Dozena erdi umeek famatu bati eginiko elkarrizketak (Benito Lertxundi, lehen saioan) hartzen du saioaren tarterik zabalena. Gero dator aktualitateko gaien inguruan neska-mutikoek botatzen dituztenez osatutako atala. Mikel Elizegi aurkezle lanetan jarri dute. Espero nuena baino hobeto moldatzen da gainera. Ez nuen askorik espero, egia esanda. Onik ez behintzat.
Inteligentzia handiz egin beharreko saioak izaten direlako umeak erabiltzen dituztenak, lotsaizunik gordinenean ez jausteko. Horretarako, beste elementu batzuez gain, lehen mailako aurkezleak izaten dituzte (beste kanaletako Xavier Sardá eta Bertin Osborne datorzkit burura). Elizegik ez zuen porrotik egin, behintzat.
Programaren amaieran egon zen zatirik barregarriena. Familia bi lehian jarri zituzten beraien umea ezagutzen ote zuten jakiteko. Umea, lehenengo, galdetu, erantzunak asmatu guran jarriz gero gurasoak. Orduan bizi izan genituen O TXen momenturik onenak, gurasoek, oso sarri kale egiten zutela ikusteko.
Erantzunak
Nork: Nahikari.2007/04/05 00:09:00.534 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/begietatik
Hala ere, esan nuenaren ildotik, momenturen batean parre majo egin nuen.
Ikusiko dugu ondoko emanaldietan nora/nola doan gaia.
Nork: Edorta.2007/04/08 13:08:45.155 GMT+2
Ba neri oso saio polita iduritzen zait Ordutxikitan.Familia osoarentzat,bai haurrentzat eta helduentzat.ETB.n zeozer diferentea egitea ez dago gaizki beti gauza berdinak ikusten ditugu ta.Nahikarik,Mr.Been eta marrazki bizidunak ikusi nahi baldin badu ez dauka problemik,piztu edozein egunetan ETB 1 eta hortxe izango ditu.Eta ez konparatu mesedez Bertin Osborne Mikel Elizegirekin.Mikelek mila buelta ematen dizkio ta.Gora OrduTxikitan.
Nork: iñigo.2008/04/26 09:59:26.138 GMT+2

Nork: iñigo.2008/04/26 09:59:27.539 GMT+2