Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/06/17 20:57:40.495 GMT+2

Mundiala

Lokutorio bateko kanpokaldean telefono txartelak saltzen zebilen futbol selekziorik gabeko gazte batekin egin dut topo.
Txartel gutxi saldu dituela esan dit. Ni ez nintzela eroslerik aproposena berehala konturatu da. Baina han gelditu da nirekin berriketan.
Zerbait esatearren, batere interesatzen ez zaidan gauza bati buruz egin diot galdera. Ea nork irabaziko duen futbol txapelketa.
Iparrafrikar itxurako nire lagun berriak, bere herriak ez duela mundialean parte hartzen duen selekziorik esan dit.
Nireak ezta, aitortu diot nik.
Ez neukan galdetu beharrik nongoa zen, baina bada ezpada ere, berak argi utzi gura zuen saharauiarra  zela. Arro zegoela.
Alde egiterakoan,  euskal selekzioak jokatzerik baleuko irabazi egingo lukeela bota diot, probokazio hutsez.
Hala balitz , bera asko poztuko litzatekeela esan dit.
Bost euroko telefono txartela erosi diot, mapan agertzen ez diren herrialderen batera deitzeko, ilusioa faltan dudanen batean.

Nork: edorta.2010/06/17 20:57:40.495 GMT+2
Etiketak: mundia selekzioa sahara futbola | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak