Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/11/20 13:11:13.786 GMT+1

Multitasking

Madrilgo gorteetarako hauteskundeen emaitzak jaso eta beraien gaineko iruzkinak entzuteko mila bide zabaldu dira aurtengoan. Ez da erraza izan/izango jakitea zein aukeratu (Berrian aipatzen dira ia  denak).
Gainera, aspaldiko partez, zortziak jo eta berehala datuak heltzen hasiko dira, ia-ia komunikabide tradizionaletara bezain azkar.
Esaterako, Sustatukoak  aurton ere, herriz  herri batutako botoen kontaketa egiteko aplikazioa jarri dute martxan.
Gainera, Codesyntax-ek twitterreako txio programaren bigarren bertsioa erabiliko du (aurrekoan uste dut txirrindularitzan  aplikatu zutela).

Ez  dira hor baina, hedabide berriek oraingoan eskaintzen dizkiguten aukerak amaitzen. Bereziki interesgarriak iruditzen zaizkit Berria TBk eta Argiak egiten dutena. 

Bestetik, oso kontuan hartzekoak izango dira Info7k, Euskalerria Irratiak edota Hamaika TBren hauteskundeen gaineko programa berriak.

Esku-artean ditugun aukeren artean, nola ez, EiTBrenak daude. Eta bereziki aztertzaile-politiko batzuen "irakurketak" interesatzen zaizkit.

Hori bai, nahikoa lan daukagu sarean eta uhinetan miatuz, garrantzitsuena ez galtzeko asmoa badugu!!

Oparotasun hau ikaragarri esanguratsua iruditzen zait. Ibili bagabiltzala erakusten du, garbiro. Baina, akaso, hasi beharko ginateke sinergiak bilatzen eta elkar-lanak areagotzen.



(Bide batez, aurreko artikulutxo batean nire buruari galdetzen nion Mikel Aramendi non ote zegoen. Hauteskunde gau honetan  Euskalerria Irratian ibiliko da. Bejondaiola! )



Nork: edorta.2011/11/20 13:11:13.786 GMT+1
Etiketak: hedabideak telebista hauteskundeak emaitzak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak