Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/04/08 10:42:32.263 GMT+2

Mugak

Hauteskunde ostean, PPren bozeramale den Antonio Basagoitik EITBri buruz esan zituenen aurrean, irrati, telebista eta bestelako euskarri informatikoetan lanean ari diren profesionalei babesik sentituena adierazi nahi diet eta “askatasunarekin, pluraltasunarekin eta giza-eskubideen” defentsan aurrera egin dezatela eskatu. Albistegietako lankideei bereziki, zerbitzu publikoaren  aplikazioan pausuak ematen segi dezatela.

Bestalde, PP eta PSE-EEk lortutako akordioan aipatzen diren ideia batzuk penagarriak iruditzen zaizkidala esan gura dut. Idatzi horretan zalantzan jartzen delako EITBk eta bere profesionalek balore etikoak, konbibentzia, pluraltasuna eta inpartzialitatea bermatu aldera lan egin izana.

Gainera, idatzian esaten denez, albistegietan mugatu nahi delako Euskal Herrian gertatzen direnei buruz informatzea. Ez bakarrik gertakari batzuen “zer”, “noiz”, “non” eta abarrak ezabatuz, baizik eta “zergatiak” ea “ondorioak” izkutatu gura dituztelako.

 

Beraz, EITBko profesionalei babesa adierazi eta zerbitzu publikoaren oinarrietan dagoen informazio jasotzeko eta trukatzeko eskubidean lanean aritu daitezen animatu nahi ditut.

Nork: edorta.2009/04/08 10:42:32.263 GMT+2
Etiketak: pp informazio basagoiti eitb ituna pse-ee askatasuna | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak