Lopez lehendakaritzara
eraman zuten hauteskundeen ostean asko entzuten den galdera da ea gauzak asko aldatuko ei diren EITBn.
Eguraldiaren mapa birmoldatu eta hainbat aurkezle eta tertuliakide kenduko dituzten
susmoa dago, nonbait. Ikusiko dugu.
Laster gainera.
Baina, dagoeneko
konprobatu ahal izan duguna da
Europarako bozketa-eguneko telebista programan eginiko “saldoak”. ETB2n
lehenengo eta ETB1n gero, hauteskundeei dedikaturiko saioek ez zuten eduki ez gatzik ezta
berakatzik ere. Oso programa epelak izan ziren, bai baliabide teknikoz baita
kazetarien inplizazioz ere. Ordu bete eskasean ibili ziren emaitza ofizialak zabaltzen eta alderdien
egoitzekin tramitezko koneksioak egiten. Ez guztiekin gainera, Iniziatiba
Internazionalistakoekin ez zuten ez elkarrizketarik ezta baloraziorik ere jaso.
Iruñean zirelako akaso. Mapak aldatuta dituztela erakutsiz, behar bada.
Erantzunak
Baina badakizu Edorta, aldaketa guztiak hobekuntzarako aukerak baino ez direla. Kasu honetan hobekuntzak... hurrengoan itxaron/asmatu beharko ditugu. Etorriko al dira orduan? Hamaika ikusteko jaioak gara-ta!
Nork: Josi.2009/06/17 16:52:55.725 GMT+2
http://komunika.blogspot.com/