Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/05/06 11:29:49.246 GMT+2

Markak

Hainbat produktu, izan galletak ala jogurtak, jatorrizkoa duten markatik kanpo ez direla salgai jartzen dioten iragarkiak ugaritu dira.  Krisiaren eraginez, jendeak produktu zuriak erosten ditu sarriago eta sistema kapitalistaren oinarrian dauden markek kolpea sentitu dute. Orain arte, telebista marken iragarkietatik bizi  izan da. Baina, behera egin duenez publizitate-fakturazioak, mugimendu interesgarriak ekarri ditu. Lehena, TVEk mugatua izango duela publizitatearen presentzia. Bigarrena, legez, kanalak batzeko zeuden mugak desagertu egingo direla. Laster Cuatro eta Tele 5 ala A3 eta Sextaren arteko bateratzeak etorriko dira, denontzako publizitaterik ez dagoela  ikusita. Telebista kanalak ere markak dira eta gaur egun zaila egiten zaie hain ugaria den merkatuan bereiztea eta izaera propioa erakustea.


Programak ez  dira markak

Gero eta ugariagoa da programa bat gustuko kanal honetan eta beste hori bestean dabilen jendea. Kanalarekiko fideltasun barik, handik hona jardutea. Eta, ahalegin berezia egiten duten arren, promoak, irudi korporatiboa, aurkezleak eta ikur-ontzi gisa arituko diren hainbat saio, kanalek oso ahula dute marka propioa. Eskaintza oso antzerakoa dute kanal gehienek, kopiak ugaritu egin dira eta apustu berrietarako abagadune ekonomikorik ez dela dakite guztiek. Gainera, zaila da horrenbeste kanalen artean bakoitzaren nortasuna plazaratzea. 



Eskerrak, horretan, zerbitzu publikoko kanalek abantaila dutela. Neurri handi batean, beraiei dagokielako marka "zuri" gisa aritzea eta, krisi garai honetan, sendotasuna erakustea. Egungo egoeran, gainera, euskarazko kanalek abantaila dute, hizkuntzak sekulako marka identifikatzaile lana egiten duelako. 

 

Nork: edorta.2009/05/06 11:29:49.246 GMT+2
Etiketak: telebista markak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak