MAKETAK
Etxez etxe ala telefonoz inkestak egiten ibiltzen direnek ondo dakite lagina zer demontres den. Aztertu nahi den populazioaren izaeraren osagarriak (adina, sexua, diru-sarrerak, ideología…) ondo errepresentatzen duen jende taldea. Populazioan dagoen proportzio berean egon behar dira laginean nagusi diren elementu horiek. Talde handiaren maketa lakoxea da lagina.
Inoiz albistegietan eta sarri jendearen parte-hartea “bultzatzen” duten txutxumutxu eta reality showetan, “inkesta” berbaren esangura ahazten dute. Kamera kalera bota eta berba egitera ausartzen den lehenari ematen diote isilik dauden guztien ordezkari izateko aukera.. Hori bai, telebista kanalaren ideologiarekin bat baldin badator, bestela bazterreratuko dute majo.
Pantailaren bestaldera pasatuta, El diario de Patricia moduko programetan agertzen direnak gehiengoa direla pentsatzera jo genezake, horrenbestetan ikusita. Baina ez, hor ere, ikusten ditugun pertsona horiek bene-benetakoak direla jakin arren, populazio osoaren zati bat besterik ez dira, osotasunaren ispilu distortsionatua.

Idatzi artikulu bat