Gogoan daukat, umetan, soka-saltoan ari ziren neskei gogaitzen ibiltzearekin nekatzen ginenean gutariko baten etxera joaten ginela telebista ikustera. Beno, sasoi hartan telebista zeukan bakarra bera zen eta beti amaitzen genuen bere sukaldean telebistako iragarkien markak identifikatzen eta singleak kantatzen.
Berrogei urteko flashforward eginez, aurten ere, iragarki askok leloa jakinarazteko musika daukate. Errepaso arin batek erakusten digu “Soy, soy, soy…” dioena, ala “Estoy aquí para quererte…” edo “Como una ola…” eta “On line nago…” aldarrikatzen dutenak. Edota, burla puntuarekin “Ya lo sabía…” esaten duena. Eta, amaitzeko, aurtengo udako kanta izango dena: Fanta edariarena, bertso eta guzti.
Eta konturatu naiz, inguruan ditudan ume batzuk PSParekin ala zutaz.com-era konektatuta daudela ere, kantuan ari direla. Telebistako iragarkietako kantak!
Idatzi artikulu bat