Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/05/17 09:26:36.866 GMT+2

kanal irudia

Telebista eskaintza ugaritu baina kanalen arteko desberdintasunak desagertu diren neurrian, markaren beharra nabarmentzen da.  Kanal bakoitzaren izaera, irudia eta pisua elementu nagusi bilakatzen ari da gaur egungo telebistagintzaren merkatuan.
Bereiztu beharrra. Nortasun propioa edukitzea behar beharrezkoa da, eta izango da etorkizunean ere.
Hori horrela dela bezain garbi  daukat, gero eta ahulagoa del Euskal Telebistarena.
Edukiak, erreferentziak, izaera propioa adierazi eta sozializatuko duten elementuak landu beharrean dago hemengo telebistagintza.

Nork: edorta.2010/05/17 09:26:36.866 GMT+2
Etiketak: etb telebista euskal | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Guztiz ados Edorta, eta hari horrixe segika, zera: ez baldin bada besteetatik desberdin, zertarako behar da EiTB?

Nork: H. Etxeberria.2010/05/17 10:21:45.032 GMT+2
http://zuzeu.com

Hasier aspaldikoa!
Hedabideen kontsumoan bi indar oso presente egoten dira: guraria  eta eskerrona.
Lehenak, nahiak, desioak eta espektatibak izaten ditu bere baitan.
Bigarrena ondorio bat da, asetu egin izana gorago aipatutakoak eta beste batzuk.
Azken denboraldian EiTBk batetik oso urri eta bestetik makal dabil.
Ondo  segi.

Nork: Edorta.2010/05/23 18:12:46.299 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak