Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/09/25 14:11:24.568 GMT+2

JIROUS

Denok inguruan dugun lakoxe lankide informatikari trebe horrek pasa zidan Heroes tele-sailaren lehen denboraldi  osoa, AEBtako telebistan emititu berri. Egun gutxian ikusi  nituen kapitulu guztiak eta agian horregatik diot diodana: ikusterraza bezain sinplea da, pertsonaia ñoñoak ditu eta ongiaren eta gaizkiaren borroka horren inguruan antolatzen den trama ahulegia suertatzen da.

Hori bai, erritmoa du, modernoa omen den komikietako estetika erabiltzen du, argiztaketa berezia du eta, ametsei atera irekiz, egunerokotik libratuko gintuen ahalmen bereziak dituzten pertsonaiak ageri zaizkigu.

Nork ez  luke nahiko denboraren iraupenarekin jokatu ahal izatea, zauriak segundutan sendatzeko modua edukitzea edota ingurukoen pentsamenduak entzuneko abileziaz doaitua izatea?

Serieak errealitatetik ihes egiteko aukera eskaintzen du. Estatu Batuetan sekulako arrakasta lortu omen du eta hori, betikoa, ez dakizu ona ala txarra den.

Gazteleraz aritzen den ETB2n emititzen hasiko da segituan eta ikusiko dugu zelako ohiartzuna daukan gazteen artean.

Beraiei zuzendua da.


Niri atseginena suertatzen zaidan pertsonaia argazkian agertzen den japoniarrarena da. Agian, batere ponpoxoa ez delako. Besteetatik batzuk dira nazka emateko modukoak. Zuri zer iruditzen?



Nork: edorta.2007/09/25 14:11:24.568 GMT+2
Etiketak: heroes serieak etb2 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak