Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/09/17 14:31:54.104 GMT+2

Hitzetan katramildu

ETAk bere bideokomunikatuan aipatzen zituen argudioei aurre eginez, Ares sailburuak "no nos van a enredar" esaldia erabili zuen handik gutxira emandako prentsaurrekoan.
Politiko askok bere diskurtsoa gerturatzeko, hizkuntza arrunta eta herrikoiari eginiko keinu bat zela iruditu zitzaidan. Momentuko okurrentzia.


Egun bat ala bi beranduago, gobernu bereko buruak, PSEren kongresuan "enredar" famatua bota zuen. Kasualitate gehiegi, baina tira, beraien artean hitz egingo dute ezta, eta halakoetan gauzak pegatu egiten dira.


Politikagintzaren erritmuna beranduegi, Urkulluk, Onda Vascan egin zioten elkarrizketan, zer eta......"enredar" aditza bota zuen.
Egongo dira bada, beste berbaren batzuk norberak esan nahi dituenak gorpuzteko ala?
Hitz desberdinak, esangura propioak, ikuspegi berezituak...


Gaur jakin dut "Enredada" ("Tangled", 2001) izeneko marrazki bizidun pelikula ere badagoela (Grimm anaien istorio batean oinarritua).
Eta ezin ahaztu 70. hamarkadako telebistako "Enredo" telesaila (Susan Harris famatuarena).
Pelikula eta soap opera , izen bera duten istorio, formato eta medio desberdinak dira.


Ez dakit ordea, hasierako hiru politikari horien jardunean hitz berbera erabiltzea kasualitate hutsa izan ote den ala gidoan dagoen gakoa.

Nork: edorta.2010/09/17 14:31:54.104 GMT+2
Etiketak: urkullu eta lopez pse | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Atzo berriro entzun nion Aresi, enredar hori, ETAren agiri berri eta hiperluzearen ondoren. Beste gauza bat ere entzun nion, behin eta berriro errepikatzen dutena: "Hau ez da espero dugun komunikatu bakarra." Ez da egia. Espero ez duten komunikatua da, hain zuzen ere, ETAren amaierarena. Komunikatu rollero hauek espero dituzte, eta deseroso sentitzen dira apur bat ETAren amago txiki horiekin, baina laster joaten zaie ezinegona. Gainera, ETAk esperotako rolloak besterik ez ditu soltatzen azken aldi honetan. Espero beharko genuena, ez dirudi emateko prest daudenik.

Nork: Luistxo.2010/09/20 15:49:48.287 GMT+2
http://sustatu.com

Sustatun argitaratzen dituzuen bezalakoxe artikuluak beharko genituzke  ditxosozko "komunikatuak". Lerro gutxitan, arreta zeureganatu eta funtsezko elementuak plazaratu.
Oraingoak aldiz, lerro arteko irakurketa zail eta esangura bikoitzeko esaldiz beteak daude.
Baina, bestalde, badute, poliki poliki arropa eransten duenaren morboa eta erakargarritasuna. Erritmoa eta denbora kontrolatu guran dabilen striperrarena.

Nork: Edorta.2010/09/20 22:00:26.293 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak