Diario
Vasco edo Correo irakurzale bazara ez duzu jakiterik izan tokiko telebista
euskaldunak sortarazteko Hamaika izeneko proiektua jarri dela martxan.
Jaurlaritzak laister (baina berandu) aterako duen legearen barruan, eskualde bakoitzean euskaraz arituko den kanala bultzatu gura dute. Guk gurean, Debagoienean, badugunez, ahaztu egiten dugu hemen baino euskaldun gehiago bizi diren eremu gehienetan ez dagoela euskarazko tokiko eskaintzarik. Barakaldon, Donostian, Irunen eta Gasteizen, esaterako, telebista lokalena panorama oso bestelakoa (ustelekoa) da. Horregatik, polita da Hamaika egitasmoaren berri eduki izana (informazioi gehiago hemen).

Beraien esanetan, lan ugari daukate begien aurrean, eta segurutik hiru hauek kontuan hartu dituztela: emisio-eremu guztietara zabaltzeko bide desberdinak urratzea; bideragarritasun ekonomikoa, enpresariala eta profesionala lantzea eta, azkenik, baina ez garrantzi gutxienaz, programazio eskaintza interesgarri bat eratzea. Hiru horietan, Goiena Telebistak badu eskarmentua. Know how hitzaren esangura hemen aurki dezakete.
Idatzi artikulu bat