Txirrindularitzaren
kasuan, erretransmisioek sekulako logure ematen didate. Gainera, ni bizikleta
gainekoei baino inguruko jendeari begira egoten naiz, nongoak ote, zenbat
ikurrin, nola marraztu dituzte horrenbeste izen errepidean eta halako galderekin
bururari jiraka. Hori bai, ez gero galdetu sailkapenean nor dagoen lehen!
Udako siesta-orduetan,
gainera, umeentzako programazio puztua eta horien artean pailazoak izaten dira.
“Telebistakoak”, bai, betikoak. Eta hor bai, umeei baino beraiei begira egoten
naiz. Galdera ikurra: nola da posible hainbeste esperientzia duten pailazoak
hain topikoak izatea, hain aspergarriak.
“Humor amarillo” eta
burruka faltsuak (ikus, nahi baduzu, Martes y Trecekoek eginiko parodia) egiten dituzten iparamerikar indartsu esperpentiko horien
tankerakoak dira ETBko pailazoak ere, baina hirukote horrek ez dit inoiz
parrerik sortarazi.
Erantzunak
Telebistakoek ez bezala, mezu oso soziala daukate. Duela gutxi izan nintzen haiek ikusten, lehengusina txikiarekin, eta iruditu zitzaidan izugarria dela egiten duten lana.
Ezker abertzalearen enbaxadorerik onenak.
Nork: Karmele U. Beitia.2007/07/27 13:35:42.309 GMT+2
Ez die nik Pirritxi eta Porrotxi inoren enbaxadore izatea. Onak izatea baizik, ahalegin horretan jarraitzea. Eta, ados nago zurekin, benetan onak direla. Mezua muxu egiten dute.
1000 esker zure mezuagatik.
Nork: Edorta.2007/07/30 18:53:17.221 GMT+2