Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/02/01 11:01:52.562 GMT+1

GARRAIO LANETAN

Albistegiaren aurreko saioaz asmatzea, izan lehiaketa, sitcoma ala
txutxumutxuena, garrantzitsua da informazio-saiora jende multzo bat
eramateko. Antzerakoa da berrien osteko saioaren kasua: ordutik
aurrerakoaren arrakasta markatuko du.
Azken denboraldian, Camera Café, El Hormiguero eta El Intermedio ari dira lan hori betetzen. Albistegitik datorren jende multzoa, geroko pelikulara edo prime-timeko programa zentralera garraiatzen.
Kafe makinaren sketxek ondo baino hobeto egiten dute lan hori. Baina, ikasturte honetako, Pablo Motos-ena eta Gran Wyoming-ena aipatu gura ditut. Izan ere, begien bistakoa da zein desberdina den bakoitzak helburu modura daukan jendea. El Homigueroren kasuan, jende gazteagoa, diskurtsoen jokoan baino ikustekoetan zentratuko dena bilatzen dute.

Wyomingek aldiz, berbak, hitz jokoak, ziria eta eztena ibiltzen ditu.
Zorrotza eta okurrentea. Motosen ganberrokerien aldean, irreberentzia nagusitzen da hemen.

Esan beharrik bai, zein gustatzen zaidan gehiago? Mezutxo honen idazteko moduaz gain, argazkiaren tamainak ematen al du pistarik?

Nork: edorta.2008/02/01 11:01:52.562 GMT+1
Etiketak: intermedio wyoming acces telebista camera gran time cafe hormiguero | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak