Telebistaren audientzia neurtzeko Hego Eukal Herriko ia laurehun etxeetan audimetroak jarrita dauzkate. Zein kanal ikusi, noiz ixotu noiz itxungi, dena neurtzen du. Hurrengoko egunean, lehen orduan, kanal guztietako programatzaileek mahai gainean dituzte portzentajeak. Batzuk pozik eta besteak ez hainbeste. Gosaririk goxoena garrazteko moduko datuak izaten dira batzuetan. ETBn pozik ez daudela garbi dago. Kanal bietan behera egin dute audientzia kopuruak. Baina, sinistu iezadazue, horrek ez nau asko kezkatzen. Audientzia datuak aldakorrak dira eta egun batean behera egiten dute eta hurrengoan, agian, baita ere.
Gehiago kezkatzen nau ETBk zeukan lekua (handia edo txikia) galtzea eta jendeak beste kanaletara jotzea informazio bila, umeentzako entretenimendua lortu guran edo kirolak
Idatzi artikulu bat