Arazo baten aurrean nago. Zortzi urteko seme bat dut eta,
badakizu, ez dagoenez guraso izateko inongo eskolarik, ez
dakit gauzak ondo egiten ari naizen. Kontatuko dizut.
Urte batzuk badira banandu nintzela eta, orokorrean, mutikoak gauzak ondo eraman dituela esango nuke. Aita toki batean eta ama bestean bizitzearena kosta egin zitzaion, baina zinez dakit biekin ondo moldatzen dela. Jakinaren gainean da-eta biok ezer baino gehiago eta guztiaren gainetik maite dugula. Biekin egoten da gustora, bioi ematen digu bizipoza.
Bueno, ba horixe da hain zuzen ere, gakoa: poza. Edo beste modu batera esanda: ilusioa.
Eta, hona hemen nire kezka: ona al da ilusioa eduki dezan laguntzea, ilusio hori puztea gomendagarria al da.
Superestitxu
Telebistan ikusten zaitut, Supernnany programaren aurkezpen lanetan, eta gustatuko litzaidake egin dizudan galdera saioaren psikologoari luzatzea. Ez baitakit ondo egiten ari naizen ilusioaren kontura.
Ez naiz adarretatik ibiliko. Poltsikoan ditut, urriaren 30ean, Gernikan zozketatzen den furgoneta baterako hainbat txartel. “Hainbat” eufemismoa bat da, pila bat dut erosia. Eta, sukaldeko kortxo batean dauzkat jarrita, Ander, nire semearen begien aurrean, tokatuko zaigun esperantzan egunero elikatuz.
Gaur egiten da Gernikan furgoneta doatsuaren zozketa eta urduri nabil egun osoz, kontzentratu ezinean, burua “hiriburu foralean”, zentratu ezinean…gaizki, Estitxu.

Tokatuko zaidala sinistuta nago. Unbeko ama birjina bera niri begira dudala sinistuta nago. Arantzazukoari hainbat agindu egin dizkiot trukean. Zin egin dut Dorletako ama birjinaren elizara oinutsik joango naizela nire nahia (beharra) betetzen bada. Eta, dena esanda, txikiteoari utziko diodala agindu diot Uxuekoari, zenbakiaren hautaketan nire alde egiten badu.
Baina, zerukoekin ez naizenez aspaldi oso formal ibili, zuri, Estitxu, laguntza eske natorkizu. Tokatzen ez bazait, zer egin behar dut? Trauma ikaragarri bat sortuko al zaio semeari? Inoiz gaindituko ez duen zauria egingo al diot? Zer dio horretaz Supernnanyk?




Zuk, Fernandez, telebistan egiten duzu lan eta entxuferen bat izango duzu nire oinordekoa traumaz betea atera ez dadin!
Galdetu iezaiozu, faborez, psikologoari kinka honetan zer egin behar dudan!
Hedabide ahaltsuan zaude eta akaso modua izango duzu Gernikan zozketa egiten dutenekin berba egiteko. Modurik ikusten al duzu zozketan niri bultzadatxo bat emateko?
Ez dut esango etsituta nagoeneik, baina oso kezkatuta bai. Zure laguntza behar dut! Egingo al zenuke nire alde?
Furgonetaren zozketarako txartel meta muturren aurrean daukat, Gernikan zenbaki magikoa (norberarena da magikoa, besteena…putza) noiz aterako duten zain. Baina, hori bitartean, zuri erreguka nabil, Estitxu.
Presoak etxera eta furgoneta nirera
“Eman duzun diru laguntzarekin preso eta iheslarien duintasuna eta giza eskubideak bermatzeko pausu bat eman duzu. ZURE ETA GUZTION KONPROMEZUAREKIN DISPERTSIOA ETA BERE ONDORIOK GAINDITUKO DITUGU” dio txartelaren atzekaldean. Justu-justu furgoneta zoragarriaren barruak erakusten dituen krokis baten azpian. Nire, eta bereziki nire semearen, ametsetako furgoneta.

Nola egin furgoneta horren piloto automatikoa nire etxeruntz jartzeko? Ez al
zaizu bururatzen, aurten furgoneta Aranatarren aldera norabideratzeko? Arrazoi medikuez, psikologikoez, justifikaturik!!
.../...
Kezkatuta nioen. Ez. Oso arduratuta nago. Zizko eginda.
Tokatzen ez bazait furgoneta zer esango diot umeari. Nola adierazi
horrenbeste ilusioz puztu dudana hutsaren hurrengoa izango dela. Non geratuko da nire kredibilitatea, nire gurasotasuna.
Furgonetak alde egingo digula, aurten ere, pentsatze hutsak takikardian jartzen nau!
Etsipenaren aitortza
Tira, Fernandez, daudenetan utzi gauzak. Ikusten nabil, biharko egunkarietan beste norbaiten argazkia agertuko dela eta ez nirea, furgonetaren giltzak jasotzen ari naizela.
Telebistan agertzeak zeozertarako balioko zuela pentsatzen nuen, baina ikusten dut ezetz. Ezinezkoa zaizula zozketa nire alde egitea.
…/…
Bueno, tira, hala ez
bada, zergatik ez duzu beste zerbait egiten: datorren urtean halako zozketarik ez behar izateko baldintzak
jarri. “Preso en eta iheslarien
duintasuna eta giza eskubideak bermatu”
beharrik ez edukitzea. Ekarri denak honuntza eta listo. Etxean denak. Eta, modu horretara, furgonetaren
kontura ez naiz semeari burua berotzen ibiliko. Oraingoan ere, gutarren osasun mentala dela-eta, ekarri itzazu denak honuntza.
…/…
Baina, nola diren gauzak, badakit, orduan ere beste zerbait egongo dela, dirua bidu beharra ez dela presoen kontuaz amaitzen. Beti egongo da zer hobetu ...orduan, zozketan jarriko dute beste furgonetaren bat eta gurpil zoro honek ez du amaierarik izango. Eta, nik eta semeak sukaldeko kortxoan zulatuko ditugu ilusioz beteak.

Erantzunak
Nork: Jabi.2006/10/30 17:04:14.068 GMT+1
http://www.sarean.com
Nork: katixa.2006/10/30 22:22:10.758 GMT+1
http://www.blogak.com/katixa
barka baina egun batzuk daramatzat ditxosozko fuergoneta hori tokatu zaidan ala ez bilatzen, eta ez dakit non topatu!
nik ere badut tokatu zaidaneko sentzazioa!
esango didazue mesedez non ikusi ditzakedan zenbaki irabazleak?
mila ezker
Nork: iran.2006/11/04 18:56:15.175 GMT+1