Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/10/25 09:14:51.966 GMT+1

Etsipena

Txarrena ez da “konfidantza ezaren” izenean hainbat editore aldatu (zesatu, dimititu, berdin dio) izana EITBn. Izan ere, lehengoak ere, diskrezionalitate maila beraz, baten batek jarriak ziren albistegien edukiak erabakitzeko. Eta lehengoek, oraingoek bezalatsu, zein notizia sartuko zituzten eta zeintzuk baztertu, eta gai bakoitzari nolako tratamendua emango zitzaion markatzen zuten. Txarrena da, gobernu-akordioaren osteko eguraldiaren mapa aldaketa edota aurkezle poxpolinak jartzearen ostean, etsipena zabaltzea, bai bertako langileen eta baita pantailaz bestaldeko ikus-entzuleen artean ere. Hedabide publikoak gobernura heltzen d(ir)en alderdiaren esanetara daudela eta egin eta desegin eta esan eta isildu egin daitezkeela gauzak pentsatzea oso kaltegarria da. EITBn beti hala izan dela esaten duenari erantzungo nioke baietz, baina hainbatek amesten zutela eta lanean ari zirela erredakzio kontseiluak antolatzearen alde, irizpide profesionalak erabili daitezen eta botereekiko independentzia egunero jorratu beharra zegoela. Gaur, horiek, putz batean ari dira.



Nork: edorta.2009/10/25 09:14:51.966 GMT+1
Etiketak: albistegiak telebista eitb | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak