Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/10/31 13:06:38.205 GMT+2

Etsipena

Hasi dira harrotzen "Escenas de matrimonio" telebista saioaren inguruko hautsak. Ordutegi horretan gustuko beste programa batzuk neuzkanez eta "bost segundoko testa" pasa ez zuenez (tarte horretan erabaki daiteke saio bat gustatuko zaizun ala ez!), alboratua nuen, hain famatua bilakatu dena. Gero, Radio Euskadin ditxosozko programa hartu zuten berbagai eta aurrerago Berrian dedikatu zioten zutabetxo bat. Interneten ere asko dira saioari buruzko erreferentziak. Asko, bai, gaztelerazko nazka. Hori sortzen dit "E de M" delako saioak. Eta ez da pertsonaia bakoitzak bere bikotekidearekiko erakusten duen errespetu faltagatik. Ezta ere, txiste erraz eta topikoz josia dagoelako. Are gutxiago, antzerki
kutreetako gidoia, deklamazioa, testura, dikzioa, erritmoa duelako,
baizik eta etsipena sortzen didalako. Nola liteke hain gogoz kontra
beraiekin bizi eta estimu gutxian dituzun gizon/emakumeekin segitzea, segundo bat bera ere gehiago. Bikotean iraute hutsa ezin da helburua izan. Eta telesaio horretan, umore kaustikoaren itzalpean, aldatzeko gaitasuna ez duten pertsona(ia)k ageri zaizkigu.

Nork: edorta.2007/10/31 13:06:38.205 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak