Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/01/26 19:12:09.145 GMT+1

Esklusibak


Irakurri dut AHTren aurka Urbinan asteburuan egin zen ekitaldian, Ertzantzak kazetari batekin kalapita izan zuela. Lanean zebilenik ez omen zioten sinesten. Gero konturatu naiz zergatik.

Telebistarako erretransmisio batean bezala aldez aurretik erabakita zeuzkaten “unitate mugikorrak”, elikopteroa, eta gainontzeko tresnak, baita kamerak eta hauetariko bakoitzaren plano motak ere (aurre-produkzioa esaten zaiona).

Egunean bertan, gidoi tenikoak markatzen zuena jarraitzea besterik ez zegoen.

Emisioak ere ondo funtzionatu zuen. EITBk hutsaren hurrengo lekua eman zion Urbinan gertatu zenari baina, beti ere, “programaren sinopsiak” zioenaren argudioak jarraituz.

Ekitaldiaren “erretransmisioa” esklusiban zutela pentsatuta, harritu ziren kazetariren bat aurkituta.

Gerora, sarean ikusi ditut telebistaz erakutsi ez zizkigutenak. Free lance ugari egotearen seinale.   

 

(Hainbat irudi eta testu interesgarri ikusteko: AHTGelditu eta  Herrikolore )

Nork: edorta.2009/01/26 19:12:09.145 GMT+1
Etiketak: telebista urbina eitb aht | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak