
Dima gainetik behera nentorren lanerako bidean, Euskadi Gaztea entzuten. Arizti politak daude inguruan, errepidearen jira-bueltek ikusteko parada ematen dizutenean, disfrutatzeko moduko egun gaur.
Gosari orduan Joxerra Gartziari eginiko elkarrizketatxo bat irakurri dut: euskaren suspertzea eta bultzada gratifikazioaren bidez egin beharko litzatekeela zioen. Berrian aurkituko duzue bere argumentazioa. Polita eta interesgarria iruditu zaizkit.
Irakurritakoaz pentsatzen nengoela, irratian, Itoitzen "Lau teilatu" kantaren bertsio berri bat aurkeztu dute, estrainekoz: Amaia Monterok eta Mikel Erentxunek eginikoa. Gogoangarria. Pozik nengoen
Erantzunak
Ondo dago gaztelerazko mundutik jendea ekartzea euskarara. Horregatik iruditzen zait interesgarria ere Gainsbourg-en kantak euskaraz jarri eta musikari lagun piloarekin grabatu duen musikari donostiar baten ahalegina. Laster jakingo dugu nor den, urriaren 18an eskainiko baitu lehen kontzertua. Kasu honetan ere, euskaraz egin duen lehenengo diskoa izango da eta bertako musikari ez-euskaradunek abesten dute lingua navarrorum-en.
Nork: iturri.2007/09/21 19:55:58.756 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/iturri
Nork: Edorta.2007/09/22 14:09:29.502 GMT+2