Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/12/05 21:02:50.023 GMT+1

Erreportari

Oso gustura ikusi ditut GoiTBko Julen Iriondok egin dituen erreportajeak. Duela hiru bat aste, erreskate lanetarako txakurrak nola trebatzen dituzten azaltzen zuen. Lehengoko saioan, eguraldi euritsuak dituen milaka aurpegi erakusten zizkigun.

Formato freskoa du saioak, “Callejeros” (Cuatro), “Vidas anónimas” (Sexta) edota “Repor” (TVE1) bezalakoena, eta hauek atzerritik ekarritakoen egokitzapenak dira. Guztiek “bitartekaritzarik” gabe eginiko programak direla irudikatzen dute, bote-lasterrean, muga tekniko eta irizpide ideologikorik gabe burutuak bailira. Formatoak ezkutatu nahi du artefaktoa. Erreportariak baina, ondo daki telebista zerbait izatekotan planifikatua dela. Saio hauek produkzio lan handia  izaten  dute atzetik, elkarrizketak lotu, baimenak eskuratu eta irudiz hornitu gidoia. Edizioa, programaren erritmoa zaindu eta edukiaren ardatza ez galtzea beti izaten dira egilearen buruan.

 

Nork: edorta.2008/12/05 21:02:50.023 GMT+1
Etiketak: goitb callejeros iriondo repor julen telebista erreportajea anonimas vidas | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Pozten naiz gustura ikusi baduzu, Edorta. Julen Iriondok gaia aukeratu, landu, kontaktuak egin, behar direnak lortu, kamera lanak egin, kazetari lanak ere bai... eta gainera editatu txukundu eta emisiora bota.

Guretzako erronka handia zen kazetariak zerotik hamarrerako bidea bakarrik egitea. Kazetariak kate guztia egiteko gai izatea eta kate horren emaitza gustukoa gertatzea ikusleari... bada pozik egoteko motiboa bai egilearentzat eta baita lan sistema honetan sinisten dugunontzat.

Eskerrik asko. Julen zorionduko dut.

Nork: Iban Arantzabal.2008/12/13 20:14:59.902 GMT+1
http://www.arantzabal.com

Esaten doten guztixak ez daukie zegatik egixa izan bierrik, baina egittan pentzetan  dotelako esaten dittut. Tori, mingainlatraua!!
Santamas inguru hortan ikusiko gare egunen baten?
Ondo segi.

Nork: Edorta.2008/12/14 20:30:58.197 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak