Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/09/29 14:33:59.057 GMT+2

Erregistroak

Mariano Ferrer maisuaren "El kiosko de la Rosi" zen, niretzako zalantza barik, prentsa errepasoa irratiz nola egin beharko litzatekeen erakusten zuen eredurik egokiena. Herri Irratiko saio hura gure irratigintzaren erreferentzia nagusienen artean dago.

 

Enpresa desberdinek kaleratzen dituzten egunkarien gainbegirada kritiko hartan berrien aipamena egiteaz gain, egunkaria beraren ildo editoriala aipatzen zen. Gertaera eta testuingurua, berria eta berriemailearen ikuspegia agerian utziz.

 

Noski, harrez gero aideratu egin izan diren prentsa errepaso asko oso eskasak izan dira. Ez naiz ari RNEk Bilbotik emititzen duen albistegi saioetan Berria eta Gara ez dituztela ezta aipatu ere egiten. Ez, ez naiz orain zentsura horretaz arituko.

Irrati gehienetan, eta gehiegitan betegarri gisa, egunkarietako izenburuak zeintzuk diren aipatzeari dedikaturiko minutuaz baizik.

Irrati askotan, egunkariaren izena aipatu eta titularra zein izan den esaten dute, zuzen zuzenean. Irakurketa hutsa eta askotan berdintsuak diren izenburuen errepikapen hutsala eginez.

Horretan erori egin izan dira baita niretzako irratsaio gustukoena  den Mezularian ere, hauen kasuan agerkari digitalen errepasoa egiten zutenean (ezin du pasatzen utzi Luistxo Fernandezek plazaratu zuen polemika). Eskerrak orain, Juanjo Sanmigelek heldu diola trabeskako eta ikuspegi kritikoaz edukien azterketa egiteari.

Esaten ari naizenaren harira, Euskadi Irratiaren denboraldi honetako berrikuntzen artean asko gustatu izan zait Juan Kruz Lakastaren fitxaketa. Egunero, periodikuetako izenburuak, editorialak, artikulu aipagarrienak eta abarrak eskuetan hartu eta xehetu egiten ditu. Entzun nion egunero hamabost bat egunkari aztertzen dituela. Bada, ederki gainera. Oso gustura egoten naiz bere iruzkinak entzuten.

Titularren aipamena besterik ez dutenen aurrean Lakastarena luxu bat da, aktualitatea miatu eta aleen artean urrea eta gorotza ikusten laguntzea.

 

Berrian igandero idazten dituen artikuluak (hauetariko batzuk antologikoak, zinez) eta aipatzen ari naizen prentsaren azterketak erakusten du tipo honek sorbalden gainekoa ondo erabiltzen dakiela, gainera hitza, umorea eta ironia ondo manejatuz.



Nork: edorta.2007/09/29 14:33:59.057 GMT+2
Etiketak: mariano juan irratia ferrer kruz herri lakasta euskadi | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Eskerrik asko loreengatik. Egunero goizeko bostetan lanean hasten garenok animoak behar eta eskertzen ditugu.

Ñabardura bat: antenan esan nuen egunero 15 egunkari "gobernatzen" ditudala. Agian gehiago zehaztu behar nuen.

Egunero 15 bat azal lantzen ditut. Zortzi bat berripaperen iritzi saila segitzen dut. Eta lauzpa bost begiratzen ditut barrutik.

Baina, egia esanda, paradoxikoki, prentsa irakurketa egiten hasi nintzenetik irakurri-irakurri egunkari bakar bat ere ez dut irakurtzen, gutxienez mikrofonoaren aurrean jarri aurretik. Astirik ez. Zer eginen diogu bada.

Ongi bizi!

JKL

Nork: JKL.2007/10/04 10:21:09.476 GMT+2

Sasoi batean, goxotegi bateko "obradorean" ibili nintzen lanean  eta orduan baino pastel gutxiago ez dut inoiz jan izan. Hala  gertatzen da batzuetan hedabideekin ere.
Edozelan ere, idatzi nuenaren ildotik tiraka, aitortu beharra daukat asko gustatzen zaidala konprobatzea nola egunkari desberdinek notiziak eraikitzen dituzten. Nola gertaerak aideratu ala  ez  erabakitzen duten eta nolako testuinguruan kokatzen duten esan  nahi dutena ulergarria izan dadin. Lan horretan zure lana, JKL,  oso interesgarria suertatzen zait.
Gainera, ez zait gustatzen hedabideen edukietan kuxkuxeatzen bezala ibiltzen diren kazetari pinpirinen papera  ezta aurkezle nagusiaren kolega lana egin nahi duenarena.

Nork: Aztertzailea.2007/10/05 10:37:23.518 GMT+2

Nork: unai.2008/02/03 23:22:11.394 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak