Endemol reality show ekoizlerik aintzindarienaren eta famatuenaren azken okurrentzia izan da. Big Donor Show izena jarri diote espektakulo berriari. Eta, noski, arrakastarako hain berharrezkoa izaten den eskandalua lehertu da.

Txirrin asko jotzen ditu reality berri honek, beste batzuen artean, moralarena, audientzia lehiarena eta espektakuluarena. Ikusiko dugu zertan gelditzen den.
Gauza bera gertatzen da, hauteskunde osteko itunekin: ikuskizun direla oraindik ere. Parekoak direnik esan barik, Nafarroako gobernuan, Gipuzkoako eta Arabako aldundietan eta hainbat udaletan emailea eta hartzailea zein izango den ez dago erabakita. Horietan ere, giltzurruna emateko prest nor dagoen jakiteko dago. Organu bat eman eta beste bat hartu horrela izaten dira politikako showak. Baina, azken denboraldian ugaritu egin dira organuak kendu egin dizkiotenen kasuak, baimenik gabe. Bakoitzak jarri ditzala siglak.

Idatzi artikulu bat