Kosta izan bada
hauteskunde kanpaina irenstea, kontuan hartu astunena orain hasten dela. Botu
kontaketa amaitu eta hautes-gauaren ostean datoz alderdien arteko negoziazio
luzeak, legebiltzarra eta, bereziki, jaurlaritza osatu artekoak.
Ordurako ahaztuta edukiko
ditugu alderdien leloak eta hautagaien gutunak, euriak botako ditu kartelak eta
kanpainako mezuak “doaneko iragarkiak” izatetik albisteak izatera pasako dira.
Telebistan asko
erabiltzen diren dekoratu eta grafismo birtualetan modura, koalizio posibleak
agertu eta desagertuko dira. Eta guk, telebistara begira, truke-jokoan ezer
gutxi egiteko. Emaitzak edozein izanik ere, hurrengo hauteskundeak oso epe laburrean
etorriko direla jakitun. Behin
eta berriro errepikatzen duten “programaren“ sindrometik askatu gura somatzen
dut.
Idatzi artikulu bat