Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/10/15 10:47:23.357 GMT+2

Con Cuatro...cojones

Urriaren 12an, Hispanitatearen  Egunean,  espainiar legionariak futbolari buruz hitzegiten aritu ziren telebistan. Albistegiari heldu nioenerako paseak ziren politikaren gaineko informazioak eta, imaginatzekoa denez, tankeak Madrilgo kaleetatik, agintari zibil eta militarrez beteriko palkoa, eta  Legioaren ahuntza. Eta buru guztien gainetik, gorriz  eta laruz zerua tindatzen zuten abioien keak. Oilo ipurdia jartzeko modukoa.





Baina esandakoa, albistegian espainiako futbol selekzioari buruz berba egiteko aukeratuak legioko gizonak izan ziren (nahita jarria da "aukeratuak" eta "gizonak").
Diskurtsoa, aluzinantea, sinistu iezadazue, barrabil kontua gora eta behera. Alkandora berdez, paparra bistan, futbola eta ejerzitoa parametro berdinetan  mugitzen direla argudiatuz, legionarioak koxkobiloak sakralizatzen. Beste argudiorik ez: ohorea, egurra eta etsaia  sutsitzea ziren erabilitakoak.



Ez dut  aspaldian  esaldi berean horrenbeste "cojones" hitza entzun.

Espainiako futbol selekzioari buruz berba  egiten...berba ez, aginduak ematen, legionariak. Zelako  parea: selekzioa eta legioa.

Baina, erabat aho zabalik utzi ninduena izan zen konturatzea Cuatro kanala zela halako diskurtso patrioteroa, garaiz kanpokoa  eta matxokeriz betea ematen zebilena.




Nork: edorta.2007/10/15 10:47:23.357 GMT+2
Etiketak: espainia legioa selekzioa cuatro telebista potroak futbola | Permalink | Erantzunak (6) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Harixai jarraittuta, antzerako artikulua irakurri dotsat Elena Lakai. Izan eta esan blogian dago.

Nork: Iban Arantzabal.2007/10/15 11:16:12.927 GMT+2
http://www.arantzabal.com

Eskerrik asko Iban. Oso gustora irakurri dut Elenaren bloga. Ze polito idazten duen, zein zuzen planteatzen dituen gauzak. Me piace!

Nork: Novios de la muerte.2007/10/15 17:06:20.184 GMT+2

Geuk ere ikusi genuen Cuatron zuk aipatutakoa, Edorta. Eta, zinez diƱotsut sekulako barreak bota giƱutzela ohelagunak eta bixok; kontua da, kiroletako aurkezleari igarri be dezente egin zitzaiola barreka hastekotan zela legioko zuk diozun modun "gizon" hura ikusi eta entzuten, baina bera zuzenean zen telebistan eta ezin barreka hasi; guk egin genuen barren haren ordez, ze, aurkezlea, bietan gazteena, oker ez badago kataluniarra eta Barcakoa da.
Baina, bai, behar dira bai "cojones" era horretan ateratzeko telebistan, (Elenak dioen moduan, Espainiako telebista izan arren).

Nork: Desplazatua.2007/10/15 17:38:17.732 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/marijo

Edorta, ikusten denez futbola, telebista eta aberriak osatutakoa Bermudetako triangelua da. Eskerrak behintzat nik ez neban erreportaje hori ikusi telebistan, ze ahuntz bat desfile serio batean gurtzea ere...

Musu bat

Nork: .2007/10/16 09:53:00.398 GMT+2

Nork: Elena.2007/10/16 09:53:39.976 GMT+2

Ahuntza zen desfile horretako elementurik serioena, my dear Elena.

MaryJo, zer diozu, furbolaz barre egin zenuela? Hori bai seriotasun falta.

Muxu bana.

Nork: Novios de la muerte.2007/10/16 14:28:25.298 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak