Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/07/18 16:42:50.778 GMT+2

Berba ontziak

Uda partean, telefono mugikorraz, gura adina eta dohanik berba egiteko aukera eskaintzen duten konpainiak ugaritu egin dira. Garai bateko Euskaltelen Guiken” plagiatuz, Moviestarrek “Yes, weekend” atera du orain. Hala ere, Obamaren hauteskunde kanpainaren zein kopia eskasa egin duten ikusteaz gain badago beste gauza bat harritu egin nauena iragarki horretan: ezer ez esateko deietara animatzen zaituztela. Buffet librearen politika da, goserik gabe jan. Beharrik gabe, saldoetan erropak erosi. Dozenaka jasotzen ditugun telebista kanaletan zer dagoen jakin barik ere aparailua piztu eta  zapeatzen hasi. Orokorrean, udak ez dio telebistari onik egiten: ikusle gutxiago, eduki errepikatu gehiegi, eguzkitan jarritako izozkiekin bezala, programa goxoegiak eta bigun-bigunak eskaintzen  dituzte. Normala halakoetan, telefono mugikorra irtenbide modura aurkeztea!  

Nork: edorta.2009/07/18 16:42:50.778 GMT+2
Etiketak: telebista euskaltel telefonoa obama movistar | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak