Denbora izan dut lekukotzak entzun eta beraiei darien optimismoa, patxada, ironia, mingostasuna inoiz eta kezka sentitzeko.
Bideo horietatik doa bideoa…argudioz, arrazonamenduz eta esperientzia pertsonaletik eta talde eta mugimendu sozialetako partaide direnen ikuspegitik eginiko adierazpen asko eskainiz. Baina, bideoak ez zaitu horrekin uzten…sentimenduetan eragiten du.
Ez da beraz dokumentu huts bat…horixe beroi baldin bada ere: ikus-entzunezko dokumentu bat.
Ez da dokumental huts bat (definizioak dioen moduan informatzailea, didaktikoa eta benetako gertaera eta eszenetan oinarritua bada ere)
Testigantza sorta bat da, loreenak diren bezala, kolore, tamaina, itxura, usai eta izakera desberdinekoak…
59 minutu
Ia ordu bete, 60 izateko minutu bat faltan…bideoak epaiketa baten berri ematen du. Baina, halako askotan gertatzen den bezala Auzia Auzi bideoan, tituluan esaten duen bezala, epaiketa bera da epaitua.
Eta bideoak lortzen du, auziak berak lortu duen maila berean, ikusle huts ez sentiaraztea. Hor daudenak, bideoan ikusten ditugunak, gu denak izatea. Horiek bezala gu, gure tankerakoak direlako horkoak, Hor, hemen, gu, zuek…
Plano
desberdinak
Fondo eta figura, pertzepzioaren jokoan nora doa gure arreta bideoaren aurrean?
Bada, bietara, takian-takian.
Lekukotzek duten indarra eta hurbiltasuna oso presente daudelako, oso aurrean jartzen zaizkigu ahotsak eta ideiak, argudioak eta hausnarketak…
Eta atzealdean, fondoan, denborak ematen duen patxada, iraunkorragoa dena…hizketan ari denaren atzealdean paisaje berdeak, etxeak, eguneroko giroa…
Bideoak biak erakusten ditu, fondo eta figura…biak pertzibitzen dira bideoan. Oraina eta etorkizuna sumatzen diren modu berean. Dokumentu historiko baten aurrean egotearen sentimendua eta, oraintxe bertan, aste honetanxe, Audientzia Nazionalean ,Madrilen, egiten ari diren epaiketaren lekukotza.
Hangoa Audientzia Nazionala izango da, hemengoa, bideoan ikusten dena, Disidentzia Nazionala da.
Minutu bat faltan du bideoak bere iraupenean ordu
betera heltzeko. Eta erabili gabeko
minutu hori oraindik amaitu gabeko epaiketa
bati dedikatua dirudi. Amaierak aidean uzten du gaia. Minutu horrek
suspentsea uzten du agerian. Bideoak
berak beste momentu batzuetan bihotza gelditzeko moduko testigantzak erakusten dituen moduan,
amaierarik ez du.
Nik bai,
nik oraintxe amaituko dut, Alegria abizeneko batek esaten duena,
orain ikusiko duzuena, aurreratuz: auziaren
tarte batean epaileak mehatxatu egiten dit aretoan parre egiten duena kaleratuko duela esanez… Etzutegi Nazionaleko
itzultzailea izan gabe ere, badakigu nola esaten den hori euskaraz: parre egiten duena kalera doa. Jakin
gabe euskaraz kalera hitzak duen konnotazio positiboak, esperantzari aterak
irekitzen dizkionak. Bada, egin dezagun parre, optimismoz ikusi gauzak,
esperientzietatik ikasi eta aurrera egiteko borondateari eutsi…horrekin seguru
nago betetzen dugula bideoari ordu beterako falta zaion minutua. Modu horretan guk jarriko diogu azken minutua bideoari.
Idatzi artikulu bat