Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/11/02 12:09:01.599 GMT+1

Aurrerapauso ikaragarria

Jaurlaritzak atera berri duen dekretuak euskararen normalkuntzaren bidean azpimarratzeko  moduko aurrerapausoa ekarriko du, tokiko telebistek  euskaraz emititu behar duten gutxienekoa markatzerakoan populazioan dagoen elebidunen kopurua kontuan hartzen duelako.

Beste era batera esanda: emititzen dena “ondo” ulertzeko moduan dauden elebidunak eta elebidun hartzaileak batera hartuz erabakiko da euskaraz pantailaratu beharko  denaren portzentaia.

 

Hori zen dekretuaren zirriborroari egiten zitzaizkien krititetatik bat eta  ikusten denaren arabera Jaurlaritzak kasu egin die emendakinei. Zorionak.

 

 

Dekretua gainbegiratuz 

Denbora faltan eta inor ez  aspertzeko, ez dut dekretua aztertuko, bere osotasunean.

Poliki eta sakonean jorratu beharreko kontua da hori,eta luze joko luke, baina  ezin dut disimulatu tokiko kanalek euskaraz emititu behar dutenaren portzentaia nuela dekretuaren maila eta  kalitatea neurtzeko termometro modura. Eta, irakurrita eta Eustaten eta EASn datuak begiratuta optimista izateko moduko kontuak ateratzen zaizkit.  

 

Eukal Herriko Hizkuntza-Adierazleen Sistemak elebidunen kopurua  zenbatekoa den markatzen du eta hor eztabaidaezinak diren kopuruak ageri dira,  eta  horrek markatuko du gero tokiko telebistetan  entzungo dugun euskara.   

 

Badakigun arren emisio-eremuka (demarkazioka) erabakitzen dela, baina EAEko  erreferentzia  orokorra edukitzeko, to datuak:

 

- EAEko populazioa (>5 urte), guztira:             1.984.958

- Elebidunak                                                        639.296

- Elebidun hartzaileak                                           361.006

- Erdaldun bakar                                                  984.656

 

Beraz, EAE orokorrean hartuta,  eta demarkazio bakarra balitz modura, populazioaren % 50,4 elebiduna da, modu batera ala bestera (1.000.302 pertsona).

 

Ez pentsa optimismoak mozkortu nauenik, begiratu bestela EASek egiten dituen elebidunen definizioak:
- Elebidunak: Euskaraz gutxienez  “ondo” ulertu eta hitz egiten dutenak.

- Elebidun hartzaileak (HPS): Euskaraz “nekez” hitz zegin edo, hitz egin ez arren, “ondo” ulertu  edo irakurtzen dutenak.

 

Beraz, tokiko telebistetan, emisioen erditik gora euskaraz izango da.

 

Pozgarria. Oso pozgarria!!

 

 

 

P.S. Gauzei alde ezkorra ikusten diena ere egongo denez,  nik ere badakit datu horietan bost urtetik beherako umeak ez sartzeak  elebidunen kopurua jaitsi egiten duela  eta, beraz,  euskara ulertzen dutenen multzoa txikitu egiten dela.  Gainera, gaur gaurkoz ditugun datuak  2001koak dira eta horrek baxuago ematen du elebidunen  kopurua, egungoak seguru nago altuagoa dela. Baina, hori konponduko dutela uste dut.

Nork: edorta.2006/11/02 12:09:01.599 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Dekretua hobetzea albiste pozgarria da, zalantza barik. Egia esan, ez zen oso konplikatua: oraindik ere badu zer hobetu.

Elebidun hartzaileak ere hartzea kontuan administrazioak berak bestelakoetan egitea baino ez da: hizkuntz eskakizunen derrigortasun-datak ipintzeko unean, kontuan hartzen ditu.

Azkenean, badirudi tokiko telebisten mapan euskarak izango duela lekua. Nik hiru datu emango nituzke:

Lehenengoa, administrazio publikoak euskararen sustapenean baduela erantzukizuna, eta horri eutsi egin behar diola.

Bigarrena, mugimendu sozialak oraindino ere ekimen handikoak direla. Administrazioak eta euskalgintzak elkarrekin dihardutenean, emaitza askoz hobea da euskararentzat.

Hirugarren: Euskarak proposamen egingarriak behar ditu, maximalismoari ihes eginez. Administrazioa urratsak ematera behartu behar delako eta hori urrats egingarriak planteatuz baino ez dezakegu egin, eta, bestetik, maximalismoak euskarari tresnarik eskainiko ez diolako.

Nork: Galder Dudea.2006/11/15 11:55:25.539 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak