Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/09/29 10:14:49.531 GMT+2

Aulela bolie

"Egun on-Buenos días" esamolde  kastrantearen parekoa erabiliko ote du Lehendakariak Txinako bidaian? Txinerak dauzkan zailtasunak kontuan hartuta ez dut uste ibiliko denik barra barra hau bezalakoak esaten:  我很高兴到这里 来。我很遗憾没有能说中文。
Baina agian ausartuko da "Egun on-早安" (irakurri horrela: Zǎo ān) erabiltzen.

Txinan dabil Lehendakaria (esan gura  dut bidaian dagoela),  hemengo enpresari talde batekin. .
Bidaiaren aitzakian, EITBko albistegi horietako batean entzun nuen eta euskaraz (omen)  zebilen arren  txineraz  sekulako erraztasuna  duela iruditu zitzaidan: "Euskadiko enplesen  nazioalteko ploiekzioan laguntxeko eta  suspeltxeko gaude hemen . "

Nork: edorta.2010/09/29 10:14:49.531 GMT+2
Etiketak: eitb lehendakaria txina | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak