Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/04/04 18:30:55.016 GMT+2

Animalien pare

Reality-en gaia jorratzen duten pelikuletako bi dira "El show de 
Truman" eta "Ed TV". Lehenean, "Gran Hermanon" legez, propio sorturiko  dekoratu "erreal" itxurakoetan jartzen dituzte parte hartzaileak,  ezkutuko kamerez  eta mikroez inguratuta. Bigarrenean aldiz, telebista  ekipo bat doa, gau eta egun, Ed gaztearen atzetik, etxean zein kalean  dabilenean.
Errealitate-saioak eta intimitatea: nola aldatu diren gauzak, lehen 
errealitiak emititzen  hasi zirenetik! Izan ere, gaur egun, norberaren 
irudiaren eta ohorearen defentsa ahulduta dago eta duela  gutxi arte intimoak ziren eremuak telebistan ikusi ahal dira, barra-barra.
Eta, barregarria bada ere, jatorrietara jota, ez dago zergatik "?Quién  sabe dónde?" ala "La máquina de la verdad"-era egin beharrik,  dokumentaletara baizik. TVE2n hain aipatuak baina gutxi ikusiak diren  generoko saioetan animaliak erakusten zaizkigu lotan, jaten, larrutan,  kaka eginean eta hiltzen. Horiena bai dela, eta ez pelikuletakoa,  zelatatuak izatea.

Nork: edorta.2008/04/04 18:30:55.016 GMT+2
Etiketak: el quién show tv ed la maquina reality de verdad dónde dokumentalak truman sabe | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak