2007/05/04 15:40:27.820 GMT+2
Alperrik galduta
Kronometroak martxan dituzte alderdi politikoetan. Albistegietan, doako
tarteetan, eztabaidetan eta elkarrizketetan, beraien hautagaiei
zenbateko lekua eskaintzen dieten neurtzeko prest dira.
Mitin-lekuetatik telebista pantailetara salto eginak dira aspaldi
hauteskunde-kanpainak. Boto-emaile izateko lehenengo ikus-entzule
izatea beharrezkoa dela sinistuta daude, nago.
Telebistan agertzea da jendeartean izaera propioa edukitzeko atea.
Ageri dena da. Bestela, bapez.
Lerro hauek irakurri orduko jakina izango da ezker abertzaleari nolako
izaera aitortu dioten epaile eta politiko espainiarrek. Baina, horren
aurretik ere, egunak dira EITBek minutuak, agerraldiak eta hizketarako
aukerak banatuta dituztela eta horietan hutsaren hurrengoa da ezker
abertzaleari emandakoa.
Inork esango du Hauteskunde Batzordeak markaturikoen arabera hartzen
dituztela erabakiak, legeak hala aginduta. Ez ba.
Informazioaren interesak, aniztasunak, iritzi desberdinen arteko
trukaketak eta, orohar, zerbitzu publikoak aukera zuen beste erabatera
gauzak antolazeko. Ez dute egin.
Nork: edorta.2007/05/04 15:40:27.820 GMT+2
Etiketak:
eitb
telebista
aniztasuna
hauteskunde
kanpaina
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Nork: andoni.2007/07/01 17:37:26.156 GMT+2