Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/11/30 21:07:12.577 GMT+1

18/98+ maitasunez

Kotxez, etxerako bidean.

Irratian,18/98+ sumariokoak atxilotzen hasiak zirela, sei utziko zituztela aske. Izenak zerrendatu dituzte.

Hamar urteko semeak, ordura arte isilik, ni bezala entzuten,  atzeko jezarlekutik bota dit: “…eta zure laguna kartzelara?”

Baietz, Mario ere kartzelan  sartuko dutela…

Azalpen askorik ezin izan diot orduan eman, baneukan negarretan kotxea eramateaz nahikoa lan.

Zalaka eta Nekane ere oso gogoan ditut orain.

Denoi, posible balitz besarkada handi bana emango nieke.

Emango dizkiegu.

Nork: edorta.2007/11/30 21:07:12.577 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Eta espero dezagun...laster eman ahal izatea besarkada indartsuak...

Nork: Kazetaria.2008/01/25 17:09:37.862 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak