Zerbait ulergarria ez denean, lagun batek esaten duen modura, "hau niretzako baino gehiago da": 1. Ertzantzak pertsona batzuk atxilotu zituen, Ondarroan. 2. Atxilotuen abokatuak, bere bezeroak tratu txarrak eta torturak jazan zituztela salatu zuen prentsaurrekoan. 3. Adolfo Ares, Eusko Jaurlaritzako Barne Sailburuak abokatuaren salaketa faltsua zela erakusten zuen froga bideografikoa bazuela esanez, epaitegira jo zen haren kontra. 4. Epaileak Ertzantzari bideoa eskatu dio eta halakorik ez daukala erantzun dio.
Izarren Argia filmaren aurre-estreinua
ikusi nuen lehengo egunean, justu edozein hondartzatik urrutien dagoen
hiriburuan. Pelikulak hunkitu ninduen.
MikelRuedaren lehen metraje luzekoa oso
interesgarria da. Ez bakarrik azaleratzen dituelako gutariko askorentzat erabat
ezezagunak ziren gertaerak, baizik eta ondo kontatutako istorioa erebadelako.
Espainiako gerra
zibilaren garaian, Saturrarango hondartzanzegoen emakumeen kartzelako pasadizuakplazaratzen ditu pelikulak. Eta trama nagusi horren azpitikbeste asko: ama nagusi mertzedariaren
psyco-thrillerra; herriko gazte bat etapreso dagoen neska baten amodioa; espetxeratuen arteko elkartasuna;
borrokaren beharra aldarrikatzen duen kontakizuna…
Ikusteko modukoa.
Aurre-estreinua izan zela
aipatu dut lehen, ikusle kopuru txiki baten aurrean. Izanere, pelikula komertzializatu aurretik ere, hainbat
jenderen iritziak jaso nahi dituzte egileek. Han zirenen artean, gogoan ditut, memoria
kolektiboaren aldekoak, emakume mugimenduko partaideak, presoekiko elkartasuna
bultzatzen dutenak,zine zaleak…
eta aitortu beharra
daukat proiekzioaren osteko zine-foruma oso interesgarria izan zela.
Kilometro asko egongo
dira Gasteiztik hondartzara, baina, halako batean, hango denok ginen
Saturraranen, bihotzak hunkituta.
Graffiti izena du Radio Euskadik lanegunetako arratsaldetan programatzen duen magazina. Irratsaio bakoitzaren hasieran, gero etorriko denaren aurrerapena egiten dute. Erredakzio bileran grabatuta egongo balitz bezala, kazetarien elkarrizketa entzuten da, giro-soinu eta guzti. Modu informalean, aipatzen dituzte jorratuko dituzte atalak eta horiei emango zaien tratamendua. Ideia oso polita da. Baina emaitza ez horrenbestekoa. Izan ere, irratian badira gauza batzuk oso zailak suertatzen direnak. Horietarikoak dira flash-backak (programaren beste momentu batzuetan eginiko akatsen bilduma; artxibotik ekarritako audio-klip sortak...) edota Graffitiren kasuan, aldez aurretik grabatutakoa entzutea. "Aurkibide" horri nik buelta bat emango nioke...ideia aprobetxatu baina produktua bera irauli. To ideia: zergatik ez egin aurkibide hori euskaraz! Horrekin denbora planoa eta hizkuntza desberdintasunak hobeto markatuko lirateke.
Lokutorio bateko kanpokaldean telefono txartelak saltzen zebilen futbol
selekziorik gabeko gazte batekin egin dut topo.
Txartel gutxi saldu dituela esan dit. Ni ez nintzela eroslerik
aproposena berehala konturatu da. Baina han gelditu da nirekin
berriketan.
Zerbait esatearren, batere interesatzen ez zaidan gauza bati buruz egin
diot galdera. Ea nork irabaziko duen futbol txapelketa.
Iparrafrikar itxurako nire lagun berriak, bere herriak ez duela
mundialean parte hartzen duen selekziorik esan dit.
Nireak ezta, aitortu diot nik.
Ez neukan galdetu beharrik nongoa zen, baina bada ezpada ere, berak argi
utzi gura zuen saharauiarra zela. Arro zegoela.
Alde egiterakoan, euskal selekzioak jokatzerik baleuko irabazi egingo
lukeela bota diot, probokazio hutsez.
Hala balitz , bera asko poztuko litzatekeela esan dit.
Bost euroko telefono txartela erosi diot, mapan agertzen ez diren
herrialderen batera deitzeko, ilusioa faltan dudanen batean.
Futboleko mundiala dela-eta, Cruzcampok egindako iragarkia
abertzaletasun tratatu bat da. Bertan gutasuna, lurraldea, egitasmo
bateratuak eta ikonografia propioa zabaltzen dira modu oso argian.
Hitzez hitzezko azterketa nahi duenak badu "somos", "no hay balón dividido que nos intimide", "por el fondo norte y por el fondo sur" eta horrelakoetan fijatzerik. Gainera, garai bateko "sin complejos" aritu nahi zuten politikoei jarraipena emanez, "dar la cara" aipatzen du garagardo iragarkiak. Espainiartasunaz harro. Eta, duintasun nazionalaren berreskurapenean beharrezkoa balitz "clavar" eta "meter", ez dute zalantzarik edukiko, spotak esaten duenaren arabera. Momentua omen da horretarako, "la hora de la verdad", eta zerbeza lagun, "luchar, luchar y luchar" aldarrikatzen du. Zalantzarik balego, amaieran dena laburbiltzen du esaldi borobil eta adierazgarrian: "...porque más que un
equipo somos un país".
Alberto Suriori eginiko elkarrizketa zekarren lehengo egunean Diario Vascok. Irakurri nahi duenak badauka zertan fijatu. Niri kontuan hartzekoak iruditu zaizkit, batetik, noraino dagoen minduta zuzendaritza aldatu denetik EITBri buruz esan direnekin. Eta, bestetik, erronkak aipatu bai baina norabidea zein den ez duela asko zehazten.
EITBri buruz eztabaida ireki eta patxadatsua egin beharra dagoela iruditzen zait. Hauteskunde aurre eta osteetan murgilduta dabilen herria denez gurea, ez dakit horretarako aukerarik izango dugun. Baina beharra bai.
Telebista eta internet elkartzen direneko lekuaz/momentuaz/aparailuaz informazio interesgarria dago sarean. Esaterako, argigarriak iruditu zaizki bi bideo hauek: - Google TVri buruzko bideo promozionala - Gai berberar buruzko hitzaldi laburra Eta, bide batez, oso ona iruditu zitzaidan The Economist-ek argitaratu zuen "A special report on television" txostena. Laburpena hemen aurkitu daiteke.
Pásalon tertuliakide modura ibilitako batek EiTBren audientzia beherakadari buruz eginiko artikulua irakurri nuen Deian, ostiralean. Egunkari ale hura ez zen nirea eta esandako artikulua berrirakurri eta gorde guran Deiaren webgunera jo dut. Bilaketan "EiTB" eta "audiencia", "descenso", "bajada" eta horrelakoak jarri ditut. Oso esanguratsua den zerbait gertatu da orduan...ehun mila miloi artikulu zerrendatu dituela. Ala gehiago akaso. Eta begirada arin batean kritikak, ikuspegi ezkorra eta gauzak zein gaizki doazen adierazten duten izenburuak nabaritzen dira. Komunikazioan aditua izan eta momentu honetan gogoan ez dudan Deiako iritzi emailearen artikuluaren tonua halakoa zen: apokaliptikoa. Audientziek behera egin izana oso-oso larria dela.
Mamia duen gaia da audientziarena. Kontuan hartzekoa eta jarraipena egitea merezi duena. Baina, beti ere bi ikuspegi konbinatuz, epe laburrekoa eta ertainekoa. Izan ere, bestela egunez eguneko gora beheretan zorabiatu gaitezke eta norabidea galdu.
Ez du zentzu askorik kataklismoa aipatzea eguna joan eta eguna etorri eta horrekin lehendik datozen akatsak eta gabeziak disimuluan eduki.
Aspaldikoa dugu herri honetan berezko egitura mediatiko ahula eduki izana eta apustu estrategikorik ez hartu izana. Hori agerian zegoen EAJ agintean zegoenean eta, modu nabarmenagoan, gaur egun. Baina arazoa bakarra da.
Pena ematen dit orain, miopiak jota, norabide desegoki bat egon bazegoela aitortzen ez dutenak ikustea.
Ezkutuan
Ostrukarena egiteak, bestalde ez ditu gauzak, konpontzen. Igandero bezala, irratiari buruz geurean daukagun adituaren
artikulua irakurri dut Berrian eta
bertan, berriro ere audientziaren gaia agertzen da. Lasak
dioenez, gainera, gaztelerazko irrati autonomikoari CIESek ematen
dizkion datu baxuak ezkutatu egin ditu enteak.
Telebista eskaintza ugaritu baina kanalen arteko desberdintasunak desagertu diren neurrian, markaren beharra nabarmentzen da. Kanal bakoitzaren izaera, irudia eta pisua elementu nagusi bilakatzen ari da gaur egungo telebistagintzaren merkatuan. Bereiztu beharrra. Nortasun propioa edukitzea behar beharrezkoa da, eta izango da etorkizunean ere. Hori horrela dela bezain garbi daukat, gero eta ahulagoa del Euskal Telebistarena. Edukiak, erreferentziak, izaera propioa adierazi eta sozializatuko duten elementuak landu beharrean dago hemengo telebistagintza.