Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/09/30 13:03:24.665 GMT+2

ETBren jarrera lotsagabia

Domekan jokatu zan mendeko harrijasotze apustua Irigoien eta Izeta IIaren artian, Haimar gaztiak irabazi eben. Honaino dana ondo.

Teleberrirako bi harrijasotzailiei gazteleraz iñ otsain elkarrizketia, benetan lotsagarrixa da hori, aurretik elkarrizketa berdina euskaraz iñda euen ta! Zeatik ez daue azpitituluak erabiltten? Edozein elkarrizketa itten daueinian bi hizkuntzetan in bihar daue, ta Catalunyan dauen ETBko kazetarixak elkarrizketak katalanez itten dau, ta gero azpitituluak jarten daue, euskaldunekin zeatik ez daue berdin jokaketan?

Urte asko doiaz halako jarreriakin, eta uste dot badala ordua gure hizkuntzan alde gehixau itteko komunikabide publiko batetik.

Nork: gorka.2008/09/30 13:03:24.665 GMT+2
Etiketak: etb euskara lotsagarria gaztelera | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Erabat ados. Bale euskaraz ez dakixainak erderaz ittea etb-n baina alderantziz be igual jokatu geke. Euskeraz dakixenak euskaraz itteko ta gero azpitituluak edo beste ahots bat esplikaitten esaten dana azalketako. Jarrera hori neri be lotsagarrixa irudiketan xat.

**BTR**

Nork: piban.2008/09/30 19:00:32.709 GMT+2
http://goiena.net/blogak/leihoa

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak