2012/04/21 10:14:48.974 GMT+2
Oñatin kartel kurioso batzuk agertu dira, nik duela hilabete pare bat internet sarean ikusiak nituen, eta harritu egin naiz hala ere.

Hauteskundetarako propagandako kartelak dirudite, baina hauekin lortu nahi dena Ugandako LRA paramilitarren taldeko Joseph Kony ezagutaraztea da, zergatik? Zer egin du Konyk? 20000 haurretik gora behartuta eraman ditu bere ejerzitora, 40000 haurretik gora bahitu ditu besteak beste.
"
Invisible children" elkarteak zabaldu du kanpaina hau, horrelako gaitzak egin dituen pertsonai bat mundu osoan ezagutua izan dadin. Eman dezagun guk ere honen berri, ez dadila zigor gabe geratu!
Informazio gehiago:
- wikipedia- youtubeEta pentsatzen jarrita, nork ekarri ote ditu kartel hauek? Ba seguruenez atzo gaztelekuan kontzertu bikaina eskeini zuten Radio Moscow amerikarrek, bateria joleak "Invisible Children" leloa zuen kamiseta bat baitzeraman.
Nork: gorka.2012/04/21 10:14:48.974 GMT+2
Etiketak:
lra
moscow
oñati
kony
worst
uganda
invisible
radio
the
children
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/03/31 17:30:54.735 GMT+2
Bi egun falta dira aurtengo Euskal Herriko itzulia hasteko, diru arazoak medio ia ospatu gabe geratu dena, baina kirol hau maite dugun zorionerako urte pare baterako behintzat badaukagu munduko txirrindularirik onenak gure errepideetan ikusteko aukera. Aurten gainera Oñatin bukatuko da, eta ilusioz jarraituko dugu.
Orain dela urte batzuk ere Oñatin bukatu zen, oraindik azken etapa bi sektoretan banatuta zegoen, ostiral hartako arratsaldean erlojuaren kontra ez ezik eguraldiaren kontra borrokatu beharra izan zuten txirrindulariek, izugarrizko eurijasa bota baitzuen.
Eta ez da aldi bakarra euria bota duena, askotan errepide bustiarekin leihatu baitira, baita ia elurrarekin ere! Gure inguruan badago esaera bat, Euskal Herriko itzuliaren astean, eguraldi exkaxa egiten duela normalean, eta aurten ere horrelakoa ei dator, asteartetik aurrera txarrea datorrela esan baitu Urko Aristik.
Ea zorte apur bat daukagun, bai txirrindulariek, eta baita lasterketa ikustera errepideetara gerturatuko garenok!
Nork: gorka.2012/03/31 17:30:54.735 GMT+2
Etiketak:
txarra
itzulia
eguraldi
euskal
txirrindulari
herriko
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/02/12 22:57:47.945 GMT+1
Azkenaldian asko entzuten da Zero Zabor gaia gure inguruetan, batez ere udaletxe aldaketa egon zenetik. Aldeko jendea dago, eta baita kontrakoa alde guztietan bezala.
Nik uste dut Zero Zabor filosofia egokia dela, ahalik eta zabor gutxien sortzen saiatu behar gara guztiok, adibidez erosketak egitean ahal bada plastikozko poltsarik ez hartzea, etxetik eramatea hortarako poltsa on bat, edo posible den heinean enbalaje gutxien dituzten produktuak hartzea, garbiago izateko bertakoak edo ingurukoak badira hobeto, eta garaikoak baldin badira askoz hobeto osasunerako ere.
Noski, ia ezinezkoa da zero zabor sortzea, beti dago zerbait ez duena balio, orduan egin daiteken onena berziklatzea edo berrerabiltzea da. Berziklatzearen kasuan gaur egun gurean daukagun sistema koloretako kontenedoreek osatzen dute, jartzea nahi dena berriz beste herri batzuetan dagoen bezala atez atekoa da, nire ustetan bien arteko konbinaketa bat izango litzake onena, baina agian aurretik herriari galdetuta eta azterketa bat eginda.
Berziklatzea, berrerabiltzea eta zabor gutxiago sortzea ingurumenaren alde egiteko ekimen politak dira, eta beharezkoak, baina beste alderdi batzuk ere zaindu beharko genituzke, esaterako kotxeen erabilera. Kotxeek kutsadura haundia sortzen dute, eta leku berera doazen 4 pertsonek kotxe bakarra erabiltzen badute, laurdena bakarrik kutsatzen da, hartu kontutan hori!
Nork: gorka.2012/02/12 22:57:47.945 GMT+1
Etiketak:
zabor
zero
murriztu
erabilera
kotxe
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/01/30 20:09:21.924 GMT+1
Irratian entzun berri dut, ostegunetik aurrera izugarrizko fronte hotz bat ei dator, 1956tik ez dela iragartzen den besteko hotzik jaso inguru hauetan. Moskun bertan -30º eduki dituztela, eta hemen -10ºra iritsi daiteke.
Otsaila izaten da inguru hauetan hilabeterik hotzena, motzena izateaz gain. Bufandak, eskularruak, txapelak, eta txamarra potoloak, guztiak gertu eduki beharko ditugu, baina kontu haundiagoa izan beharko dugu egunero errepidean ibiltzen garenok, izotza egongo delako.
Benetako negua hasten dela ematen du, Sunbillan, Iturenen eta Zubietan ihauteriak hastearekin batera!
Eta kalean egoteko hotz larregi egiten badu, etxean goxo goxo egoteko aprobetxatu behar, eta adoretsuenentzako tabernetako terrazetan dauden berogailuak!
Nork: gorka.2012/01/30 20:09:21.924 GMT+1
Etiketak:
iparraldetik
azpitik
zero
hotza
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/01/09 22:22:12.680 GMT+1
Aurrekoan etxerakoan gazte bat ikusi genuen bere 4x4 kotxean Fitipaldirenak egiten, gaueko 11:30ak ziren gutxi gora behera, eta trafiko eza aprobetxatuz nahi zuen bezala zihoan, eskufrenoa jaso, beste errailera pasatu, eta nola ez, hiri barrurako jarrita dagoen 50 km orduko mugatik gora.
Zorionez ez zen ezer gertatu, guk dakigula behintzat, baina zoritxarrez ohituegiak gaude horrelakoak ikustera. Gazteleraz "conducción temeraria" bezala ezagutzen dena ohikoa da, eta askoz arrikutsuagoa izaten da herri barruan baldin bada.
Autobide on baten 130-140 km orduko baldin bazoaz, isuna eduki dezakezu, nahiz eta zu bakarrik joan trafikorik ez dagoelako, gaur egungo kotxeak abiadura horretan joateko ondo gertatuta daudenean.
Aipatu bi kasuak ez dira legearen barnean sartzen, baina zeinek ditu isunak jasotzeko aukera gehiago?
Nork: gorka.2012/01/09 22:22:12.680 GMT+1
Etiketak:
gazte
azkar
fitipaldi
kotxe
oñati
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/01/06 12:21:33.323 GMT+1
Aspaldian ezer idatzi gabe nengoen hemendik, eta ea bizi apur bat ematen diodan blogari gaurtik aurrera, egunero zerbait idaztea zaila izango den arren.
Atzo Oñatin urteroko bertso saioa eduki genuen, errege bezperako oparia izaten dena. Tablatu gainean Beñat Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Julio Soto eta Amets Arzallus, hauei gaiak jartzen Egoitz Aizpuru, herriko bertso eskolaren izenean. Harmailetan berriz jendea lepo, Egoitzek bota zuen bezala neurrira eginda zegoela zirudien.
Bertso onak entzun genituen, barre egitekoak, apur bat serioagoak, ... eta ezin aipatu gabe utzi Julioren ahotik jaso genuen historiako ikasgaia, Nafarroako konkistaren 500. urteurrenaren harira, bertso bikainak iruditu zitzaizkidan.
Oñatiko bertso eskolako kideek Oñatiko udalaren laguntzaz urtero antolatzen duten jaialdi honek, izan dezala jarraipena, eta Egoitzek esan zuen bezela, urtean zehar bertso gehiago entzuteko aukera izango dugu.
Euzkitzek esaten duen moduan, "bejondeizuela!".
Nork: gorka.2012/01/06 12:21:33.323 GMT+1
Etiketak:
iturriaga
errege
soto
egaña
oñati
bertsolariak
lujanbio
arzallus
bezpera
gaztelumendi
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/03/09 17:41:47.204 GMT+1
Aurtengo karnabalak akabo dia, batenbatzuk parranda earrak botako ebein...
Oñatin martitzenetan urteteko ohitturia dau, baina lana in biharra eukitten dunok zailtxuaua eukitten du, horreatik gu zapatuan mozorrotu ginan, ta dantzan urten ebeinatik aparte oso jende gutxi euen gure mouan. Despedidan bat ete geukan be entzun geben, ta guk azalpenak emun bihar karnabalak diala.
Datorren urteko karnabaletan aber zapatuan jende gehixau animaitten dan mozorroketara!!
Nork: gorka.2011/03/09 17:41:47.204 GMT+1
Etiketak:
ihauteriak
karnabalak
mozorroak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/11/17 21:34:52.597 GMT+1
Goizian Bergarara fatea egokittu xat, ta kotxia bertako Ibargarai lurrazpiko aparkalekuan itxitta urten dot aldameneko atetik. Kanpuan jarten dau lehenengo hiru orduak doan diala, baina ez dau jarten txartela hartu bihar danik, nik behintzat ez dot ikusi. Ta ni herri horretakua ez izanik, ez dakot zetan jakin biharrik txartela hartu bihar danik, nahiz eta ez dan ordainketan.
Bueltau naizenian sorpresia topau dot aurreko kristalian, papeletia, ordainketako azalpenekin, orduan bai esaten dotsue makinatik pasau biharra dakozula, bestela ezebe. Ni isuna ordainketan neuen bittartian, gizon batek urten dau, ha be kanpotarra, ta emakume batek akordau erain xau ordaindu in bihar dala.
Zenbat jendek ordaindu ete dau honezkeo 10€ko isuna? Auskalo, baina dirua samur batzeko modu bat dala esango neke. Ondo pentsaitten xat kotxe bakoitzari hiru orduko egonaldixa mugaketia, bestela jendiak kotxia mobiu be ez dau itten, baina karteltxo bat be jarri leike, bergararrak ez garienontzako batezbe, akordau eraitteko aparkalekua doan dala baina txartela jarri bihar dala.
Nork: gorka.2010/11/17 21:34:52.597 GMT+1
Etiketak:
ota
bergara
aparkalekua
tao
ibargarai
isuna
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)
2010/10/14 16:41:54.435 GMT+2
Gaur berri on bat jaso du, Jose Luis Elkoro libre jare daue. Egixa esan ez dot ezauketan pertsonalki, baina herrigintzan lan asko iñdakua da, ta osasun arazo latzakin, artian be barruan egotera bihartuta egon da.
Seguruenez estadu mailan ez dau Txileko meatzarixan kasuan besteko oihartzunik eukiko, ez dot uste aipatu be ingo daueinik. Bi kasuan atzian ze dauen ikusi bihar da, langilian eskubidiak, arrazoi garbi barik preso egotia....
Txileko kasuan pelikulan bat itteko asmotan ei dabiz, entzun dot komentaixua Bardem izango dala aktoretako bat, hemengo kasuan ingo ete daue zeoze?
Hemendik aprobetxaitten dot besarkada bat bialketako Jose Luisi ta bere ingurukuei!
Nork: gorka.2010/10/14 16:41:54.435 GMT+2
Etiketak:
jose
elkoro
meatzariak
chile
libre
luis
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/09/10 00:06:13.578 GMT+2
2010-08-15 Baamonde –
Santiago Konpostelakoa (88km)
Aterpetxekuak
bultzatuta, falta xakuna egun baten ittera animau ginan, oso samurra
ei zan, ta egixa da, nahiko samur in geben, hori bai, errepidetik.
Hasieran N-VI ta gero N-634 hartuta. Azkenengo zatixan, Arzuan, bide
frantsesakin juntau ginan, ta hor hoian jende pillia. Undiokan baina
Santiagora allau aurretik aldatz batzuk igo biharra euki geben.
Eguerdiko ordubata
aldian allau ginan Obradoiroko plazara, dana jendez lepo. Gero
azkenengo zigilua ta ziurtagirixa jasotera fan ginan erromesan
bulegora.

Danera 920km iñ ostian,
gure helburua lortu geben, Santiagora allaittea. Bidian eukittako
bizipenak barruan eukikottu denbora luze baten.
Nork: gorka.2010/09/10 00:06:13.578 GMT+2
Etiketak:
irun
lece
santiago
xixon
bilbo
de
luiña
deba
santillana
vilela
baamonde
santoña
kostako
soto
donejakue
bidea
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak