
Non daude ba elfoak? iratxoak? Gainontzeko bizidun berezi horiek denak? Islandian barrukaldera sartzen garen bakoitzean agertuko direla iruditzen zaigu... Thorsmörk jainkoaren basoa omen, bailara lasaia, glaziarretik ateratako urez betea, erreka hotz eta gogor pila, eta bukaeran mendi bueltak egin ostean atseden hartzeko aterpetxe eta kanpina glaziarraren magalean. Txirrindaz bertara joatea oso gogorra izan zen, baina heldu ginen. Oinak bustita, gu izoztuta. Hori bai, hurrengo egunean autobusa hartuta itzuli ginen errepidera...
Idatzi artikulu bat