
Nork esan zuen hotz handia egiten duen lurraldeetan jendea ere hotza izaten dela? Ez da egia, ba. Islandian behintzat horren froga asko hartu dugu oporretan, jendea adeitsua da, segituan laguntzeko prest... Reykjavik-en ere hango biztanleen umore onaren berri izan dugu, a ze giroa! Akaso hotzari aurre egiteko izango al da? Auskalo, baina egia da tabernazaletasun itzela dagoela, eta taberna askotan topa daiteken zuzeneko kontzertuek giroa gori gorian jartzen dutela. Hiriburu izateko txikia, baina xarma ederra du. Reykjavik-ek, kale txikiak gora eta behera, molla, koloretako etxeak, parkeak... arratsaldeko bostetan dendak ixtean dena bukatu dela ematen du, baina bai zera! Jendea etxera joan, eta afalostean berriro ateratzen da kalera, eta hiriak berriro ere bizitasuna hartzen du. Gomendagarria hiriburu txiki baina herri haundi hura.
Idatzi artikulu bat