Prozesua konpartitu
Zurekin batera egin nahi dugu Goienkaria berria.
Ostiraletan Debagoienean banatzen den Goienkaria berritu egin behar dugu. Edukia eta diseinua aldatuko ditugu. Dagoeneko hasiak gara horretan.
Emango ditugun urratsak nahi ditugu zuokin konpartitu: helburua zein den, zergatik berritu nahi dugun, zelakoa egin nahi dugun...
Prozesuaren berri izango duzue, hortaz, egin ahala, baina zuon iritziak eta ekarpenak ere jaso nahi ditugu. Ondo etorriak izango dira ekarpenok, lagungarri izango zaizkigulako.