Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/11/23 09:36:41.030 GMT+1

Zer egin mantxetekin?

Debagoieneko herri aldizkariak batzen ditu Goienkariak eta aldizkariok bi ediziotan banatuta argitaratzen dira astero. Leintz aldean: Arrasate Press, Txirritola, Aretxagazeta, Ze barri? eta Urlatik. Bergara aldean eta Oñatin: Berrigara, *Oñati, Kontuola eta Goibekokale*.

Datorren urtean, ordea, Goienkaria edizio bakarrekoa izango dela kontuan izanda, aldizkaria birdiseinatzen hasi eta berehala sortu zaigun kezka da: zer egin mantxekin? Herri aldizkarien izenburuei eutsi egin behar diegu ala ez?

Batetik, Goienaren balio erantsi bat dira mantxetak edo aldizkarien izenak, batez ere historikoenak: Arrasate Press, Berrigara eta Aretxagazeta. Bai ibarrean eta baita kanpoan ere ezagunak dira, tradizioa dute eta herrian errotuta daude. Baina, balio hori apur bat diluitu ere egin da, hein batean 2001ean aldizkariok Goienkaria-ren barruan argitaratzen hasi zirenez gero.

Bestalde, mantxeta batzuk berehala identifikatzen ditugu herriekin, baina beste batzuk ez (haien herrietatik kanpo), eta horrek komunikazioa zaildu egiten du. Izan ere, kontuan izan behar Goienkaria berrian herrietako informazioa bloke nagusi batean joango dela Herriak edo Herriz herri izenaren azpian eta herri bakoitzak izango duela bere tartea, handienek handiagoa eta txikienek txikiagoa. Baina, zelan deitu behar diogu tarte horiei: Arrasate Press edo Arrasate, Kontuola edo Antzuola, Ze Barri? edo Eskoriatza?

Egunkari konbentzionaletan bezala, herriaren izena ipintzearen aldekoak gara.

Zuok, irakurleok, iritzi berekoak zarete? Zer egingo zenukete zuek?

Nork: Eneko Azkarate.2005/11/23 09:36:41.030 GMT+1
Etiketak: edukia aldatzen | Permalink | Erantzunak (6) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Nik izen historikoak mantenduko nituzke, batez ere, aurreko aldizkarietako langileekiko errespetuagatik. Are gehiago, oraindik ere asko dira "Arrasate Press" edo "Berrigara" terminoak darabiltzatenak zuen Goienkaria izendatzeko, nahiz eta jakin azken hori dela gaurko izen ofiziala.

Nork: peio.2005/11/23 17:06:39.540 GMT+1

Goienkaria izenarekin zer egin?

Joxe Arantzabalek bota du faroan Laburtuta dio:

  • kendu Goienkaria izena, eta sortu beste bat
  • Inork gutxik ikasi du Goienkaria izena esaten. Zergatia jakin ez.
  • Goienkaria izenak ez du arrakastarik izan.
  • Birdiseinu aldaketa handia parobetxatu izena aldatzeko eta egokiagoa aukeratu.

Nire iritziz, errotuta eta ondo errotuta dago Goienkaria. Bestelakoa da izenaren kontua. Izena bere ere zabalduta dago eta nagusienak dira arazorik handienak dituztenak produktua aipatzerakoan. Egia esan, ez dit larregi inporta Goiena, Goienkaria, Goibekokale, Goienako periodikua, Arrasate Press, astekarixa edo dena delako izenarekin deitzea. Horrela deitzearen oinarrian ikusten dut produktuarekiko identifikazioa izenaren identifikazioaren aurretik. Hori da lorpenik handiena, identifikazioa.

Nire proposamena herrikako mantxetekiko

Historikoak dira herri handietako mantxetak zein herri txikietakoak. Hala ere, gehiago arduratzen nau herriek izango duten tokiak mantxetak baino. Niri berdin dit Elgeta edo Goibekokale deitu elgetarrok irakurtzeko izango dugun tarteari. Hori bai, tarte hori ahalik eta osatuena izateari ematen diot garrantzia. Izenarena sentimendu kontua izango da gehiago...

Mantxeta nagusia

Nire proposamena Goienkaria deitzen jarraitzea da. Gustukoa, balekoa eta urteetan erabilia izateaz gain hoberik ez dudalako entzun. Izen aldaketa proposatzearekin batera izen berriak entzun gura nituzke. Gero gerokoak.

Iritzi gehiago gustura irakurriko nituzke, hala ere. Animo!

Nork: Iban Arantzabal.2005/11/24 12:55:40.967 GMT+1
http://www.goiena.net

Eskerrik asko aipamenarengatik, Iban! Eta izenak eskatzen dituzunez, horra bat: Gurea.

Ondo segi.

Nork: Joxe Aranzabal.2005/11/24 18:15:40.524 GMT+1

Eta Gurea beharrean Guria?

Baina barkatu. Zalantza haundixak daukadaz izena aldatu bihar litzaken edo ez. Neri Berba be akordau jata, edo Berbia

Iritzi gehixago?

Nork: Iban Arantzabal .2005/11/24 19:03:45.748 GMT+1
http://www.goiena.net

Nik GOIENKARIA izenari eutsiko nioke. Ez nago aldatzearen alde. Uste dut jendeak ezagutzen duela bai aldizkaria baita izena bera ere. Edozein elkarrizketa egiteko "Goienkariatik deitzen dizut" esan eta berahala identifikatzen dute gure aldizkaria; gero eta gehiago eskualdetik kanpo bizi direnek ere.

Nork ez du esaten Goienkaria? Eta zer? Batzuk oraindik "cuatruan" esaten dute ETB2 aipatzeko eta askok El Diario Vasco esan beharrean "diaixua" esaten dute. Jendeak ondo daki Goienkaria izeneko aldizkari bat dagoela, eta asko eta asko dira izena ondo esaten dutenak ere.

Nork: Oihana.2005/11/25 10:19:31.836 GMT+1

Guztiz ados nago Oihanarekin. Gainera, izena aldatzia planteatzeko, Goienkaria izenak arazuak sortzen dittuela ikusi biharko litzake; lehenengo eta behin arazo bat dagola eta arazo hori zenbaterainokua dan aztertu biharko litzake.

Arazo hori nik neuk ez dot ikusten. Egongo dala jendia izena ikasi ez dabena? Horixe baietz! Baina Goienkariak oso ibilbide politta egin dabela uste dot eta debagoiendarrok oso ondo ezagutzen dogula gure aldizkarixa.

Hortaz, ni neu, Goienkaria izenakin jarraitzian alde.

Nork: Aintzane.2005/11/30 10:23:18.182 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak