Ostiraletan Debagoienean banatzen den Goienkaria berritu egin behar dugu. Edukia eta diseinua aldatuko ditugu. Dagoeneko hasiak gara horretan.
Emango ditugun urratsak nahi ditugu zuokin konpartitu: helburua zein den, zergatik berritu nahi dugun, zelakoa egin nahi dugun...
Prozesuaren berri izango duzue, hortaz, egin ahala, baina zuon iritziak eta ekarpenak ere jaso nahi ditugu. Ondo etorriak izango dira ekarpenok, lagungarri izango zaizkigulako.
Erantzunak
Aupa, bikote!
Goienkariak eman behar duen urrats berriak niretzat adierazten du Debagoienean sendotzen ari dela enbor komuna, eta hau ona dela etorkizuna ganoraz moldatzeko. Zuen lanak nabarmen eragin du bilakaera horretan, beraz, zorionak.
Eta, jakin barik nolako aldaketa burutu nahi duzuen, eskertzen da aukera ematea prozesua barrutik jarraitzeko. Ekarpenik, ez dakit, baina arreta agintzen dizuet. Zorte on!
Nork: mikel.2005/11/18 18:49:06.514 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/piperrautsa