Gaur banatuko da Goienkaria berritua. Berritzeko prozesua abian jarri genuenetik, hemen aritu gara zelakoa izango den azaltzen eta apurka-apurka erakutsi dizkizuegu orri batzuk.

Azkenean, gaur jasoko duzue, Debagoienean bizi zaretenok behinik behin, Goienkaria berritua etxean.
Orain, zuen iritzia jaso nahi dugu, gustatu zaizuen ala ez, zer den gehien gustatu zaizuena .
Gustura jasoko genituzke zuen erantzunak; hortaz, animatu eta erantzun: gustatu zaizue Goienkaria berritua?
Erantzunak
Oraintxe bertan jaso dut ale bat, eta hiru hitz: Oso ondo dago!
Uste dut asko hobetu dela Goienkaria. Oso produktu trinkoa eta bateratua izatea lortu duzue, gainera, haibeste orri koloretan izateak asko eskertzen da.
Zorionak!
Nork: Guridi.2006/02/03 15:42:25.365 GMT+1
Gustuko dut. Batez ere herri guztiak agertzea gustatu zait. Honegatik edo hargatik denok dugu loturaren bat ondoko herriekin. Segi horrela!
Nork: Aitor.2006/02/06 09:52:48.311 GMT+1
Bai, niri gustatu zait. Oso ondo dago. Periodiko itxura handiagoa dauka orain, batasun itxura handiagoa. Diseinua bikaina, irakurtzera animatzen duena eta irakurketa errazten duena. Argazkiak handiagoak. Eta, kontenidoz ere oso ona. Konpletoa, gauza askorekin, artikulu interesgarriekin... Zorionak!
Nork: Aitziber A..2006/02/07 10:30:49.700 GMT+1
Ez dakit ba, niri gehien gustatzen zaidana da herriko informazioa, Bergarakoa, irakurtzea eta orain daukagu orri gutxiago. Alde horretatik lehengoa hobea. Egia da, halere, informazio gehiago jasotzen dugula eta orri batzuk oso ondo daudela, baina aukeran lehengo Berrigara-rekin hobeto.
Nork: Amagoia.2006/02/08 10:51:21.568 GMT+1
Hainbeste aldatu da, hala? Niretako, itxura aldetik ez dago aldaketa handiegirik. Lehen ondo zegoen eta orain ere ondo dago Goienkaria.
Nork: Karmen.2006/02/08 10:51:44.258 GMT+1
Orain hobea da Goienkaria. Profesionalagoa, landuagoa, beteagoa, osoagoa, kolore gehiagokoa, argazki handiagokoa, iritzi asko eta ezberdinekoa Igartzen da lan taldeak esfortzu handia egin duela eta lan asko egin duela. Animuak eta segi horrela.
Nork: Mikel A..2006/02/08 10:53:51.766 GMT+1
Asko gustatzu zait Goienkaria. Gertukoa da, nahiz eta herriek pisu gutxiago eduki, erakargarria eta interesgarria. Polita bai.
Nork: Pello.2006/02/08 10:55:07.747 GMT+1
Egia esan, oraindik ezin izan dut Goienkaria berria irakurri ahal izan. Izan ere, postaz jasotzen dugu etxean astekari hau, eta oraindik ez zaigu etxera iritsi. Hala ere, ikusi dudan gutxia kontutan hartuta, Asteleheneko Goienkariaruntz ote doan iruditu zait. Uste dut parte horretatik asmatu duzuela, irakurt erraztasuna bilatzen dela, eta irakurlearentzat "bistosoagoa" dela. Hala ere, ez dakit zer nolako politika eramango duzuen, Astelehenekoa bezalakoa bada, oker zabiltzatela uste dut. Izan ere, kiroletan eramaten den politika norbaitek ulertzen al du? Erreflexiorako galdera bat bota nahi nuen bakarrik, besterik ez.
Nork: Bikin.2006/02/08 16:56:23.396 GMT+1
Bikini: ostiraleko Goienkaria berrituak dauzka 4 orrialde kirolari eskainita. Kontuan izanda 56 orrialde dauzkala Goienkariak, ba, ez dut uste asko direnik.
Astelehenekoak dauzka orri gehiago kiroletakoak ostiraleko Goienkariak baino. Normala dela uste dut, ze asteburuaren errepasoak zati handia hartzen du Asteleheneko Goienkarian eta kirol ekitaldi asko izaten dira asteburuan. Hala ere, oker gabiltzala diozu. Oso errespetagarria da zure iritzia. Baina, jakin nahiko nuke zertan gabiltzan oker, hau da, zer ez duzun gustuko "kirol politikaren" gainean. Zehaztasun gehiago emango bazenu, eskertuko nizuke, benetan. Okerrak zuzentzen lagunduko digu-eta. Eskerrik asko eta ondo segi, Bikin.
Nork: Eneko Azkarate.2006/02/08 17:05:30.607 GMT+1
Neri asko gustatu zait Goienkaria berria. Produktu sendoa da, bailaran gertatzen dena jasotzeko primeran diseinatua.
Herrien presentzia, mikrosekzio asko, iritzi ezberdinei tartea, argazki dotoreak... besapean harro-harro eramateko moduko aldizkaria.
Debagoiena Hiria eraikitzen hasteko lehen harria jarri duzue.
Zorionak benetan.
Nork: Ander.2006/02/10 10:19:57.793 GMT+1