Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/01/31 08:02:34.462 GMT+1

Irakurleen parte hartzea bultzatu

Goienkaria berriarekin bultzatu nahi dugu irakurleekiko harremana, hau da, komunikazioa areagotu nahi dugu. Hori, horrela, Goienkaria-n parte hartzera animatu nahi dugu irakurlea eta, horretarako, bideak erraztu.

Hainbat sail sortu ditugu irakurleak parte har dezan: iritzia emanaz, albiste sortzaile bihurtuz, irudiak bidaliz, gutunak idatziz, galderak luzatuz…

Bestalde, loturak, irakurleekiko ez ezik, hedabideen artean ere bultzatu gura ditugu eta, hori horrela, esaterako, Goienkaria-ren eta Goiena.net-en artekoak areagotu.

Esaterako, bada sail berri bat Goienkaria berrituan izena daukana Zer deritzozu?. Sail horretan planteatuko dugu astero galdera bat eta irakurleak aukera izango du erantzuna emateko Goiena.net-en. Oraingoz, blog honetan. Aste honetako galdera hauxe da:

Debagoieneko tranbia da ibarreko trafiko arazoa konpontzeko soluzioa?

Ea, bada, animatu eta eman erantzuna nahi baduzu. Erantzunik interesgarrienak argitaratuko ditugu oraingo Goienkaria-n.

Nork: Eneko Azkarate.2006/01/31 08:02:34.462 GMT+1
Etiketak: edukia aldatzen | Permalink | Erantzunak (6) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ez nago ziur tranbiak konponduko duen gure eskualdeko trafikoaren arazoa edo ez, baina garraio publikoa bultzatu behar dela argi daukat,ze horren defizit larria daukagu hemen. Hortaz, tranbiaren aldeko apustu egiten badute, primeran, baina abian jar dezatela lehenbailehen. Ez dakit ez ote dabiltzan kea saltzen agintariak tranbiaren kontu honekin eta inoiz ikusiko ote dugun.

Nork: Gaizka.2006/01/31 11:59:33.432 GMT+1

Ba, nik uste dut dena gezur handi bat dela eta ez dela tranbiarik egingo...

Gira eta buelta ibiliko dira, eta azkenean AHT bai, autopista ere bai eta tranbiarik ez!

Trafikoarekin dagoen kaosa kontuan hartuta ez litzateke hau prioritate bat izan behar? ba ez! hor dabiltza atzera eta aurrera eta ezer garbi ere ez!

Nork: Guridi.2006/01/31 13:07:19.179 GMT+1

Debagoieneko trafiko arazoa terriblea da. Baina gure bailaran azpiegitura denak egitea ez dut uste soluzioa denik: autopista, AHT, tranbia... Gauza gehiegi, ala? Agintariek argitu beharko lukete zeintzuk diren lehentasunak eta herritarrak behar den moduan informatu, trenarekin eta tranbiarekin mareatu beharrean. Bidegorri ganorazko bat lehentasunen artean egon beharko litzateke.

Nork: Iker.2006/01/31 16:53:06.208 GMT+1

Nire ustez lanera joateko garraio publikoa erabiltzera bultzatu beharko lukete... zerbitzua merkatuz, edo ez dakit ba. Eta Euskal Herri osoan autoa konpartitzeko zerbitzu bat ere jarriko nuke, Alemanian bezala... Dena den, horretarako sentsibilizazioa da behar dena.

Tranbiaren kontua,... zeintzuk dira garraio publikoa gehien behar duten herriak? Oñati, Gatzaga (eta Elgeta? ez dakit inguru horretako egoera). Oñatin jarri behar dute? Hasiera batean ez. Gatzagan? Ez.

Orduan?

Nork: ibai.2006/02/01 16:10:06.270 GMT+1

Neretako tranbian gauza honek ez dozta usain honik emoten. Neretako hemen beste gauza larriago bat dago gertatzen, AHT debagoienean (edo oso gertu) izango du puntu kritiko bat, donostia, gasteiz eta bilborako trenan lotunia izango dalako, eta eusko jaurlaritzak badaki hori, orduan ze itxen dau gure atentziñua AHT ez ipintzeko, bailaran tranbia bat ipini biadabela esan!

Nork: Igor.2006/02/02 22:44:57.165 GMT+1

espero dut ez egiteko!!

jendeok ez dugu hartzen urbanoa zergatik erabili tranbia? diru asko gastatuko dugu eta kalte ekologiko handiak egingo ditu.zaratiaren gaia pentsatzeko da,tranbia duten hirietan zaratiaren kexak igo egin dira ,kontuz ibili behar dugu tema honekin , ordu erdiro pasatuko bada ...

Nork: gork.2007/04/17 04:07:02.621 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak