Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/11/16 17:20:17.794 GMT+1

Edizio bakarrekoa

Goienkaria berria edizio bakarrekoa izango da. Zer esan nahi du horrek? Debagoien osoan berdina banatuko dela eta ez duela izango herri bakoitzerako edizio ezberdinik, orain arte bezala.

Horixe da abiapuntua eta, era berean, orain artekoarekiko aldaketa nagusietakoa. Hein handi batean, produktua ere baldintzatuko du horrek.

Guztira, 56 orrialde izango ditu. Izango du zati nagusi bat Herriak izenekoa. 24 orrikoa. Horretan jasoko dira Debagoieneko bederatzi herrietako informazioa eta publizitatea, hasi herri handienetik eta txikienera arte sailkatuta.

Formatua izango da Din A3 eta erabiliko dugu prentsako papera. Egunkari itxura izango du. Itxura aldetik izango da orain artekoa bezala, hortaz, baina diseinua goitik behera aldatuko dugu.

Nork: Eneko Azkarate.2005/11/16 17:20:17.794 GMT+1
Etiketak: edukia aldatzen | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak