Goienkaria berriak eragingo digu aldaketa batzuk lan egiteko moduari dagokionez. Goienkaria egiten dugunok, maketagile eta kazetariok, elkarren ondoan egingo dugu lan, Bergarako egoitzan.
Izan ere, orain arte hiru egoitzatan sakabanatuta aritu gara: Bergaran, Arrasaten eta Aretxabaletan. Edizio ezberdinak izan ditugunez, Aretxagazeta egiten zen Aretxabaletan; Arrasate Press, Arrasaten, eta Berrigara, Bergaran, Goienkaria-ren edizio komuna eta Asteleheneko Goienkaria egiten diren toki berean.
Otsailaren 3tik aurrera, ordea, Goienkaria edizio bakarrekoa izango denez, egoitza berean egingo dugu lan guztiok. Halere, egongo da salbuespenik: Aretxabaletako eta Arrasateko egoitzatan, prentsako kazetari bana egongo dira.
Baina, osterantzean, beste guztiok elkarren ondoan jardungo dugu. Horrek erraztu egingo du gure lana eta produktuan onerako igarriko dela uste dugu. Izan ere, bata besteren ondoan egotean errazagoa da sinergiak aprobetxatzea, ekipoa osatzea
Idatzi artikulu bat