Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/01/02 12:59:36.778 GMT+1

Goienka2a ala G2a?

Gaur egungo Goienkariak bi zati nagusi ditu: alde batetik, ibarreko eta herriz herriko albistegiak batzen dituena; bestetik, kultura eta aisialdiarekin lotutako informazioa jasotzen duena.

Bigarren zati honek azal propioa dauka eta izena jartzeko orduan soinu-jokoa asmatu genuen: Goienka2a.

Orain, izen horrekin jarraitu ala hain modan dauden izenen "bertsio murriztua" erabiltzea ari gara eztabaidatzen, hau da, Goienka2a jarri barik G2a jartzea.

Irudian ikus ditzakezue proposamen berria eta atal horren gaur egungo mantxeta.

Oso zabalduta dago prentsan, atalen izen laburtuak erabiltzea. Adibidez, EPS (El PaĆ­s Semanal), AR (Ana Rosa Quintanaren aldizkaria), D2 (Deiaren bigarren zatia), edo antzekoena, G2 (The Guardian egunkariaren gehigarria)...

Zalantzak ditugu. Izan ere, batetik, izen ezaguna da gaur egun erabiltzen duguna eta soinu-joko jatorra dauka, baina luze samarra da orriari eman nahi diogun itxurarako...

Barne erabilerarako ez da aldaketa handia izango. Izan ere, argitalpenean beti, Goienka2a erabili bada ere, lanean, eta laburtze aldera, gehienetan G2a deitu izan diogu bigarren zati honi.

Zer egin aurrerantzean?

Nork: Goio Arana.2006/01/02 12:59:36.778 GMT+1
Etiketak: diseinu grafikoa | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Dudarik ez. Nire gusturako G2a.

Iban

Nork: Iban Arantzabal.2006/01/03 14:15:41.829 GMT+1
http://www-espaloia-cp,

Ni ere G2a erabiltzearen aldeko naiz. Hitz joko polita dauka gainera.

Nork: maider.2006/01/04 14:25:15.643 GMT+1

G2 The Guardian-en gehigarri bat da, askok jakingo duzuen bezala. Niri Goienka2a gehiago gustatzen zait, pixka ba nazkatuta nago izenak moztearen joera horrekin.

Nork: Kanpotarra.2006/01/04 17:43:11.064 GMT+1

Aupa, lagunak! Nik ere G2a aukeratuko nuke, Goienkariari bezala, Goienka2a-ri ere arazoak ikusten dizkiodalako. Gainera, oso diseinu polita du.

Nork: Joxe Aranzabal.2006/01/04 23:41:28.630 GMT+1

Ba nik ere Kanpotarrarekin bat egiten dut: mantxetarako, Goienka2a. G2 erosoagoa da, baina ez du loturarik gordetzen Goienkaria izenarekin, eta jokoa galdu egiten da. Gainera, izenak laburtzea modan dago, baina modak pasatu egiten dira, eta orduan oraindik eta zentzu gutxiago izango luke izenak.

Beste gauza bat da gure artean edo hitz egiterakoan G2 deitzea, laburdura moduan, egunkarien izen askorekin gertatzen den moduan.

Nork: Leire Kortabarria.2006/01/11 12:14:33.116 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/arrosaklatan

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak