Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/12/13 12:24:03.712 GMT+1

Ukituak mantxetan

Azaleko mantxeta egokitzeko beharra zegoen. Luzeegia eta kondentsatuegia zela iruditzen zitzaigun eta hori konpontzea erabaki dugu.

Goienkariaren mantxeta, Franklin Condensed letra motan oinarrituta dago. Oinarrizko letra horren gainean orain dela bost urte egindako aldaketa nabarmenenak ziren "i"-aren gaineko puntutxoak. Izan ere, berez, letra mota horrek puntu karratuak eskatzen zituen, baina guk puntutxo borobilak marraztu genituen mantxetari nortasun propioa emate aldera.

Irudian ikus dezakezue orain egindako eguneraketa: marra gorriz orain artekoa, eta beltzean, laster erabiltzen hasiko garena.

Arinagoa, garbiagoa eta hain pisutsua ez izateko asmoarekin egin dugu aldaketa.

Nork: Goio Arana.2005/12/13 12:24:03.712 GMT+1
Etiketak: diseinu grafikoa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak