2006/02/03 09:15:47.232 GMT+1
Gaur banatuko da Goienkaria berritua. Berritzeko prozesua abian jarri genuenetik, hemen aritu gara zelakoa izango den azaltzen eta apurka-apurka erakutsi dizkizuegu orri batzuk.

Azkenean, gaur jasoko duzue, Debagoienean bizi zaretenok behinik behin, Goienkaria berritua etxean.
Orain, zuen iritzia jaso nahi dugu, gustatu zaizuen ala ez, zer den gehien gustatu zaizuena
.
Gustura jasoko genituzke zuen erantzunak; hortaz, animatu eta erantzun: gustatu zaizue Goienkaria berritua?
Eman iritzia.
Nork: Eneko Azkarate.2006/02/03 09:15:47.232 GMT+1
Etiketak:
edukia aldatzen
| Permalink
| Erantzunak (10)
| Errenferentziak: (0)
2006/01/31 08:02:34.462 GMT+1
Goienkaria berriarekin bultzatu nahi dugu irakurleekiko harremana, hau da, komunikazioa areagotu nahi dugu. Hori, horrela, Goienkaria-n parte hartzera animatu nahi dugu irakurlea eta, horretarako, bideak erraztu.
Hainbat sail sortu ditugu irakurleak parte har dezan: iritzia emanaz, albiste sortzaile bihurtuz, irudiak bidaliz, gutunak idatziz, galderak luzatuz
Bestalde, loturak, irakurleekiko ez ezik, hedabideen artean ere bultzatu gura ditugu eta, hori horrela, esaterako, Goienkaria-ren eta Goiena.net-en artekoak areagotu.
Esaterako, bada sail berri bat Goienkaria berrituan izena daukana Zer deritzozu?. Sail horretan planteatuko dugu astero galdera bat eta irakurleak aukera izango du erantzuna emateko Goiena.net-en. Oraingoz, blog honetan. Aste honetako galdera hauxe da:
Debagoieneko tranbia da ibarreko trafiko arazoa konpontzeko soluzioa?
Ea, bada, animatu eta eman erantzuna nahi baduzu. Erantzunik interesgarrienak argitaratuko ditugu oraingo Goienkaria-n.
Nork: Eneko Azkarate.2006/01/31 08:02:34.462 GMT+1
Etiketak:
edukia aldatzen
| Permalink
| Erantzunak (6)
| Errenferentziak: (0)
2006/01/30 11:32:11.918 GMT+1
Aurrekoan esan genuen bezala, gehigarri berezi bat banatu zen aurreko ostiraleko Goienkaria-rekin batera, aldaketen berri emateko.
Goienkaria postontzian jasotzeko aukerarik izan ez duzuenendako hemen dokumentua PDF formatoan. Handi samarra da 1,2 mega...
Nork: Goio Arana.2006/01/30 11:32:11.918 GMT+1
Etiketak:
diseinu grafikoa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/01/25 10:43:48.480 GMT+1
Aurretik ere aipatu dugu Goienkaria hiru zatitan banatuta egongo dela: Debagoiena, Herriak eta G2a.
Diseinu berriarekin, atal handi bakoitzak bere azal propioa izango du.
Goienkaria berritua zelakoa izango den azaltzeko gehigarri berezia argitaratuko da oraingo ostiralean Goienkariarekin batera.
Hemen ikus dezakezue, aurrerapen modura, gehigarri horretan agertuko diren azalak.
Horrelakoak izango dira Goienkaria berrituaren azal nagusiak.
Nork: Goio Arana.2006/01/25 10:43:48.480 GMT+1
Etiketak:
diseinu grafikoa
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2006/01/24 14:53:48.755 GMT+1
Goio Arana lankideak erakutsi dizue Goienkaria berriaren azaleko mantxeta ingurua eta Goienka2a edo G2a sailaren burua. Bi irudi horiek erakusten dute, neurri batean, Goienkaria berria zelakoa izango den.
Baina, zeintzuk izango dira Goienkaria berriaren nortasun ezaugarriak? Batzuk dira orain arte ere gure ikur izan direnak eta Goienarenak direnak; gainera, beste hedabide batzuengandik bereizten gaituenak. Eta, beste ezaugarri batzuk edozein hedabideri dagozkienak, unibertsalak, zelanbait esatearren.
Kontuak kontu, Goienkaria berria izango da, besteak beste: gertukoa; zuzena; arina; irakurterraza; unibertsala, hau da, familia eta herritar guztiendako egina; parte hartzailea; euskaltzalea; kritikoa baina errespetuan oinarritua; eraikitzailea; irekia; plurala; integratzailea; ibarreko herrien eta herritarren zerbitzura; erakunde, talde eta elkarteekin elkarlanean jarduteko bokazioduna; Debagoienarekin eta debagoiendarrekin konprometitua
Nork: Eneko Azkarate.2006/01/24 14:53:48.755 GMT+1
Etiketak:
edukia aldatzen
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/01/18 09:03:11.887 GMT+1
Goienkaria berriak eragingo digu aldaketa batzuk lan egiteko moduari dagokionez. Goienkaria egiten dugunok, maketagile eta kazetariok, elkarren ondoan egingo dugu lan, Bergarako egoitzan.
Izan ere, orain arte hiru egoitzatan sakabanatuta aritu gara: Bergaran, Arrasaten eta Aretxabaletan. Edizio ezberdinak izan ditugunez, Aretxagazeta egiten zen Aretxabaletan; Arrasate Press, Arrasaten, eta Berrigara, Bergaran, Goienkaria-ren edizio komuna eta Asteleheneko Goienkaria egiten diren toki berean.
Otsailaren 3tik aurrera, ordea, Goienkaria edizio bakarrekoa izango denez, egoitza berean egingo dugu lan guztiok. Halere, egongo da salbuespenik: Aretxabaletako eta Arrasateko egoitzatan, prentsako kazetari bana egongo dira.
Baina, osterantzean, beste guztiok elkarren ondoan jardungo dugu. Horrek erraztu egingo du gure lana eta produktuan onerako igarriko dela uste dugu. Izan ere, bata besteren ondoan egotean errazagoa da sinergiak aprobetxatzea, ekipoa osatzea
Nork: Eneko Azkarate.2006/01/18 09:03:11.887 GMT+1
Etiketak:
edukia aldatzen
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/01/13 17:18:09.187 GMT+1
Goienkaria berria argitaratuko da otsailaren 3an. Hasiera batean gure asmoa zen urtarrilaren 27an argitaratzea, baina egokiago iruditu zaigu beste egun hori: otsailaren 3a.
Orduantxe hasiko da, hortaz, Goienkaria-ren aro berria, edizio bakarrarena. Konbentzituta gaude aldaketa onerako izango dela eta irakurleek gustura hartuko dituztela aldaketok. Orain baino informazio gehiago (orri kopuru handiagoa) eta hobea jasoko dute.
Goienkaria berria kaleratzearekin batera, aurkezpen ekitaldia egingo dugu Bergaran, otsailaren 3an, egubakoitza. 18:30ean izango da eta tokia zehazteke dago oraindik. Baina, apuntatu ezazue zuen agendan, izan ere, gonbidatuta zaudete denak gurekin batera ospatzera Goienkaria berriaren etorrera.
Nork: Eneko Azkarate.2006/01/13 17:18:09.187 GMT+1
Etiketak:
edukia aldatzen
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/01/12 16:22:03.959 GMT+1
Lehenengo zenbakitik, Goienkariako ezaugarrietariko bat izan da argazki eta elementu koloretsu ugari (promoak, aurkibidea...) jartzea mantxeta inguruan.
Aurreko mezuan aipatu genizuen oraingo egunetan ari garela birpentsatzen hain garrantzitsua den mantxetaren inguru hori. Gainera, batek bota zuen galdera: argazkirik izango da mantxeta inguruan?
Hementxe erantzuna: Bai, izango dira argazkiak eta promoak inguru horretan, baina orain artekoak baino neurtuagoak, bai koloreari eta baita neurriari dagokionean ere.
Gainera, uste dugu orain arteko elementuek ondo funtzionatu dutela eta nortasun berezia eman dietela diseinuari. Hori dena kontuan hartuta, erabili bai, baina modu dotoreago baten erabiltzea erabaki dugu.
Hemen duzue ikusgai, goiko aldean deseinu berria eta azpialdean otsailaren 3ra arte erabiliko dugun estiloa.

Nork: Goio Arana.2006/01/12 16:22:03.959 GMT+1
Etiketak:
diseinu grafikoa
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2006/01/10 17:20:55.829 GMT+1
Gaur egun, diseinu ezberdina dute ostiraletan debalde banatzen den Goienkariak eta kioskoetan erosita edo urteko harpidetza ordainduta etxean jasotzen den Asteleheneko Goienkariak.
Orain, ostiralekoa berritzen ari gara, baina asmoa da, behin hau bukatuta, astelehenekoarekin jarraitzea, biak itxuraz bateratu eta diseinu berdinarekin kaleratzeko epe laburrean.
Esan bezala, diseinu berdina edukiko dute biek, baina bakoitzaren nortasuna mantentze aldera, egongo da argitalpen biak desberdinduko duen ezaugarri bat: kolorea.
Ostiralerako, mantxeta inguru berria ari gara lantzen oraingo egunetan, eta lana aurreratuz, dagoeneko erabaki dugu zeintzuk izango diren egun bakoitzerako erabiliko ditugun kolore nagusienak...

Ostiralekoan, kolore nagusia urdina izango da. Astelehenekoan, berriz, gorria. Goiko irudian ikus dezakezue kolore bakoitzak mantxeta inguruan ematen duen itxura...
Nork: Goio Arana.2006/01/10 17:20:55.829 GMT+1
Etiketak:
diseinu grafikoa
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2006/01/02 12:59:36.778 GMT+1
Gaur egungo Goienkariak bi zati nagusi ditu: alde batetik, ibarreko eta herriz herriko albistegiak batzen dituena; bestetik, kultura eta aisialdiarekin lotutako informazioa jasotzen duena.
Bigarren zati honek azal propioa dauka eta izena jartzeko orduan soinu-jokoa asmatu genuen: Goienka2a.
Orain, izen horrekin jarraitu ala hain modan dauden izenen "bertsio murriztua" erabiltzea ari gara eztabaidatzen, hau da, Goienka2a jarri barik G2a jartzea.
Irudian ikus ditzakezue proposamen berria eta atal horren gaur egungo mantxeta.

Oso zabalduta dago prentsan, atalen izen laburtuak erabiltzea. Adibidez, EPS (El País Semanal), AR (Ana Rosa Quintanaren aldizkaria), D2 (Deiaren bigarren zatia), edo antzekoena, G2 (The Guardian egunkariaren gehigarria)...
Zalantzak ditugu. Izan ere, batetik, izen ezaguna da gaur egun erabiltzen duguna eta soinu-joko jatorra dauka, baina luze samarra da orriari eman nahi diogun itxurarako...
Barne erabilerarako ez da aldaketa handia izango. Izan ere, argitalpenean beti, Goienka2a erabili bada ere, lanean, eta laburtze aldera, gehienetan G2a deitu izan diogu bigarren zati honi.
Zer egin aurrerantzean?
Nork: Goio Arana.2006/01/02 12:59:36.778 GMT+1
Etiketak:
diseinu grafikoa
| Permalink
| Erantzunak (5)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak