Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/05/10 12:34:52.707 GMT+2

Ziklosturistak entrenatzera joateko zain

Juanma Garate aukeratu du Berria-k aurtengo Giroaren berri emateko, eta egia esateko, gustatu zait Irunekoak gaur egin duen kronikatxoa. Italiako zaleen gainean egiten du berba, Siziliakoen gainean, hain zuzen: "Hemen, Italiako hegoaldean oso sutsuak dira. Ez dakit, ijito samarrak-edo, hitzaren zentzu onenean, hori bai". Ahal badute autobusera sartzen direla, lehenengo gauzak eskatu, eta bestela lapurtu... Larru sendo galanta, italiar hauena.

Baina, anekdota polita kontatzen du Garatek, izan ere, atzo hoteletik entrenatzera irten eta zikloturista taldea zeukaten kanpoan zain, eurekin batera bizikletan joateko. "Egia esateko, tentsioa askatzen duzu beste batzuekin egonda, eta ezagutzen zaituztenez, polita da". Hori bai, entrenamendu saioaren erdian kafea hartzera geratu, eta ez gero kafea ordaintzeko keinurik egin!; zikloturistek ordaindu omen zuten kafe hori: "Horrelakoak dira hemen; hobe eurekin harreman ona edukitzea". Gurean ere zenbat zikloturistek gustura egingo lituzkete etxeko txirrindulari laranjekin kilometro batzuk. Baina, hemen larru sendo hori faltan dugu. Kontuak kontu, arratsaldeko erlojupekoaren zain gaude.



Argazkia: www.qsi-cycling.com

Nork: xurzelai.2008/05/10 12:34:52.707 GMT+2
Etiketak: juanmagarate | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak