Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/05/21 19:11:47.545 GMT+2

Yin eta Yang

Ziklismoan, bizitzako beste arlo batzuetan moduan, yin eta yang-a existitzen da. Gaur ere nire yin eta yang propioa izan dut, alde beltza, eta alde zuria.

Alde beltzarekin hasiko naiz, gorriak ikusi ditugu-eta gaur. Ihesaldia izan da, eta ondo egin behar izan dugu tira. Horrez gain, euria egin du, txubaskeroak aldean... Mortiroloren antz handia hartu diodan mendatea igo dugu, eta jaitsieran eroriko mordoa izan dira, gauza txarra hori. Esandakoa, sufritzeko etapa izan da gaurkoa. Biharkoari dagokionez, ea Koldorendako esprinta ondo prestatzen dugun. Aurrekoan ez ginen txarto ibili, ondo ari gara lekua topatzen, baina tentsio handiko uneak izaten dira.

Eta orain, alde ilun horri kontra zerk egiten dion azalduko dizuet, gaur bertan irten da-eta OƱatitik txantxibusa. Familiakoak eta lagunak datoz autokarabana batean eta bi furgonetatan, pankarta eta bestelakoekin. Xabat ez dator, pena, txikiegia da oraindik. Bihar gauean iritsiko dira hona, eta horrek sekulako poztasuna ematen dit. Euren animoek emango didate egun hauetan galdu dudan indarra.

Nork: Markel Irizar.2008/05/21 19:11:47.545 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Aupa pareja!

hori da egixak erdizka esatia! badakigu gogua daukatzuela txantxibusa heltzeko etxeko eta lagunen animuak jasoteko, baina esan egixa: txantxibuseko bizkotxo, pasta eta bestelakuak jateko be bai, ezta?? Zuek jan lasai, danak mereziruta daukatzue eta!

ANIMO ETA EUTSI!!!!

Nork: fintxue.2008/05/22 09:52:17.947 GMT+2

Animo bikote,
Eta Txantxibusa iristen danian, esan Txuseri eta Otxuari gogor animaitteko.
Eutsi goiari,

Nork: Mireia.2008/05/22 12:41:30.989 GMT+2

Txantxibusa???? ja, ja, ja....

Honeik oƱatiarrok.....

Animo Velasco! Animo Irizar!

Nork: Baltza.2008/05/22 14:13:13.672 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak