Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/05/24 19:30:50.603 GMT+2

Sufritu, baina gozatuz

Gaur egin dugu Dolomitetan lehenengo etapa menditsua, eta oso etapa gogorra izan da. Sufritu egin dugu gaur, baina baita gozatu ere. Sailkapenean aurrealdean dabiltzan 20-25 lasterkariekin batera joan naiz gaur, hasierako taldetxoan, eta gustura ibili naiz. Orain arteko eroriko, entrenamendu saio eta bestelako esfortzuen saria da hori, momentu batzuetan lasterketaz gozatzea. Izan ere, askotan etapa amaitzeko deseatzen egoten gara, askotan izaten pasatzen zaigu burutik erretiratzea, eta dena popatik hartzera bidaltzea. Gaur ez.

Hala ere, azken mendatean atzera egin dut, leher eginda nindoan-eta. Hor, eskerrak hemendik joandako zaleen animoek bultza egin gaituzten, bestela ez dakit azken mendate hori igoko nukeen. Eta biharkoa sekulakoa izango da, zenbat mendate, eta ze gogorrak!

Ea ondo errekuperatzen garen gaur gauean. Orain, behintzat, hotela 50 kilometrora daukagu. Hori bai, Dolomitetan gaude, mendate artean, eta errepidean animatzen ibili diren zale guztiekin batera goaz errepidean. Honek luze joko du.

Nork: Iban Velasco.2008/05/24 19:30:50.603 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Zorionak bixoi eta bereziki ibanei asko gozatu dou zu aurrekaldian ikusten haber bixerko ondo errekuperatzen zarien eta gaur moduen ibiltzeko aukeria daukozuen animo asko mondrau aldetik!!!

Nork: jon.2008/05/25 03:02:35.012 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak